1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
550E/2014 EBAZPENA, abenduaren 16koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 23ko 1481/2011 Ebazpenaren bidez emandako Ingurumen eraginaren adierazpena baliozkotzen duena, Funesko lurzati berrantolamenduaren eta ureztalur tradizionala modernizatzearen aldekoa baita. Sustatzailea Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia da.
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 54.3 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusiko Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak eskaria aurkeztu du urriaren 24an Ingurumenaren eta Uraren Zuzendaritza Nagusian, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 23ko 1481/2011 Ebazpenean ezarritako baldintzak baliozkotzeko. Ebazpen horren bidez, Ingurumen eraginaren adierazpena egin zen, Funesko lurzati berrantolamenduaren eta ureztalur tradizionala modernizatzearen aldekoa. Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia izan da sustatzailea.
Ingurumen eraginaren adierazpen horretan, berariazko zenbait baldintza eta neurri ezarri ziren ingurumenaren arloan jarraipena egiteko, nekazaritza arloan aurreikusten diren jarduketen inguruneak kalitate handia baitauka ingurumenaren aldetik.
Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak egin duen txostenean adierazten du aldaketa aipagarririk ez dagoela Ingurumen eraginaren adierazpenean aztertutako kontserbazio elementu garrantzitsuenetan, eta beharrezkoak direla aurreikusitako prebentzio neurri guztiak eta ingurumena zaintzeko jarduketak. Zehazten du ingurunearen baldintzetan ez dela aldaketarik egin, proiektuaren beste ingurumen azterketa bat egitea eta beste neurri zuzentzaile batzuk ezartzea ekarriko duenik, baliogarriak baitira irailaren 23ko 1481/2011 Ebazpenean ezarritako baldintzak.
Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, kontuan izanik prozedura osorik bete dela, eta departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 25eko 70/2012 Foru Dekretuaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 23ko 1481/2011 Ebazpenaren bidez emandako Ingurumen eraginaren adierazpena baliozkotzea, Funesko lurzati berrantolamenduaren eta ureztalur tradizionala modernizatzearen aldekoa baita. Sustatzailea Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia da.
2. Proposamena gauzatzeko, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren irailaren 23ko 1481/2011 Ebazpenean emandako txostenaren dokumentazioan sartutako ingurumen arloko baldintzak beteko dira.
3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
4. Ebazpen hau Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari, INTIAri eta Funesko Udalari jakinaraztea.
Iruñean, 2014ko abuztuaren 16an.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.
Iragarkiaren kodea: F1417150