2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAPOBLACIÓN
2015eko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Hasierako onespena
Lapoblaciongo Udalak, 2014ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 2015eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Lapoblacion-Meanon, 2015eko urtarrilaren 13an.–Alkatea, Javier Martínez Fernández de las Heras.
Iragarkiaren kodea: L1500448