2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITUREN
Arau Subsidiarioetako antolamenduko egiturazko determinazioetako aldaketa, 2. poligonoko 85 eta 86. lurzatiei dagokiena. Hasierako onespena
Iturengo Udalak, 2014ko abenduaren 17an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Planeamenduko Arau Subsidiarioetako antolamenduko egiturazko determinazioetako aldaketa, 2. poligonoko 85 eta 86. lurzatiei dagokiena, hiri lurzorua handitzeko. M.ª Blanca Urroz Garralda da espedientearen sustatzailea.
Espediente hori udal bulegoetan dago, interesdunek bidezko alegazioak aurkez ditzaten, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Iturenen, 2015eko urtarrilaren 12an.–Alkatea, María José Bereau Baleztena.
Iragarkiaren kodea: L1500544