15. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

7. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2014ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an, Garinoaingo Udalaren 2014ko aurrekontuan 7. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

7. ALDAKETA 2014KO AURREKONTUAN

Garinoaingo Udalaren aholkularitza juridikoa
eta lan arlokoa ordaintzeko kreditu-transferentzia

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

GASTUETAKO kontu-sail goititua

1-121-2260501

Aholkularitza juridiko eta lan arlokoa

6.000 euro

GUZTIRA, GASTU GOITITUAK

6.000 euro

Horiek finantzatzeko DIRU-SARREREN kontu-sailak

1-111-10005

Udalbatzako kideen asegurua

530 euro

1-121-130

Musika Eskolako albientearen ordainsaria

1.870 euro

1-314-16002

Gizarte enpleguko Gizarte Segurantza

1.100 euro

2-423-131

Musika Eskolako irakasleen ordainsariak

2.500 euro

DIRU-SARRERA, GUZTIRA

6.000 euro

Garinoainen, 2015eko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Francisco Javier Echarri Cabodevilla.

Iragarkiaren kodea: L1500492