15. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

6. aldaketa 2014ko aurrekontuan
Behin betiko onespena

2014ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an, Garinoaingo Udalaren 2014ko aurrekontuan 6. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

6. ALDAKETA 2014KO AURREKONTUAN

Garinoaingo Musika Eskolaren funtzionamendurako
mantentze lanak ordaintzeko kreditu-transferentzia

KONTU-SAILA

IZENA

ZENBATEKOA

GASTUETAKO kontu-sail goititua

2-423-219

Musika Eskolaren funtzionamendurako mantentze lanak

1.000 euro

GUZTIRA, GASTU GOITITUAK

1.000 euro

Hura finantzatzeko DIRU-SARREREN kontu-sailak

2-423-131

Musika Eskolako irakasleen ordainsariak

1.000 euro

DIRU-SARRERA, GUZTIRA

1.000 euro

Garinoainen, 2015eko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Francisco Javier Echarri Cabodevilla.

Iragarkiaren kodea: L1500490