2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
4. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena
2014ko 249. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 23an, Garinoaingo Udalaren 2014ko aurrekontuan 4. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
4. ALDAKETA 2014KO AURREKONTUAN
Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Elkarteari kuota
ordaintzeko kreditu-transferentzia
KONTU-SAILA | IZENA | ZENBATEKOA |
GASTUETAKO kontu-sail goititua |
1-121-465 | Administrazio elkarteak | 7.900,00 euro |
GUZTIRA, GASTU GOITITUAK | 7.900,00 euro |
Horiek finantzatzeko DIRU-SARREREN kontu-sailak |
1-453-48202 | Herriko besten batzordea | 4.978,82 euro |
1-453-2260701 | Herriko bestak | 2.500,00 euro |
1-432-141 | Enplegu sozialeko ordainsariak | 421,18 euro |
DIRU-SARRERA, GUZTIRA | 7.900,00 euro |
Garinoainen, 2015eko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Francisco Javier Echarri Cabodevilla.
Iragarkiaren kodea: L1500487