15. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

Aurrekontuko 2014/4-U, 2014/5-U, 2014/06-U, 2014/07-U aldaketak. Hasierako onespena

Etxarri Aranazko Udalak, 2014ko abenduaren 22an, osoko bilkuran, 2014. urteko udal aurrekontuko aldaketa hau onetsi zuen hasiera batez:

–2014/4-U: Kreditu transferentzia (Itzulpenen kontratazioa).

–2014/5-U: Kreditu transferentzia (Udaletxeko ekipo informatikoa).

–2014/6-U: Kreditu transferentzia (Udaleko altzariak eta tresneria).

–2014/7-U: Kreditu transferentzia (Udaletxeko termostatoak).

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Etxarri Aranatzen, 2015eko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena.

Iragarkiaren kodea: L1500757