15. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2015eko zerga tasak

Etxarri Aranazko Udalak, 2014ko abenduaren 22an egindako osoko bilkuran, ondoren osoki idatzirik ageri den erabakia hartu du:

Kontuan hartuz Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12, 64 eta 132. artikuluetan ezartzen diren aurreikuspenak, haien ondorioz udalek erabaki behar baitituzte nahitaez ordainarazi beharreko zergei ezartzen zaizkien karga tasen zenbatekoak, legean finkaturiko mugen barrenean, salbu eta trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga, hala xedatzen baitu foru lege beraren 162. artikuluak. Aintzat hartuz zerga bakoitzerako aipatutako legeak 139.2, 154, 170.2 eta 175.2 artikuluetan ezartzen dituen mugak, Etxarri Aranazko Udaleko Osoko Bilkurak, kontu-hartzaileari kontsulta egin ondoren, honako erabaki hau hartu du, kontuan izanik foru lege horren 64. artikuluan ezarritakoa:

1.–2015eko ekitaldirako onestea ondotik ematen diren zerga tasak, nahitaez ordainarazi beharreko zergei dagozkienak.

1.1. Hirilurren gaineko kontribuzioa: karga tasa, %0,25.

1.2. Landalurren gaineko kontribuzioa: karga tasa, %0,80.

1.3. Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga: karga tasa, %4,07.

1.4. Gainbalioa: %10,18:

–5 urtera arte: %2,2.

–10 urtera arte: %2,1.

–15 urtera arte: %2,0.

–20 urtera arte: %2,0.

1.5. Jarduera ekonomikoen gaineko zerga: indizea, %1,4.

2.–Erabaki honek 2015. urteko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

3.–Erabaki hau toki entitate honen iragarki oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Etxarri Aranatzen, 2015eko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena.

Iragarkiaren kodea: L1500755