2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
2015eko lan egutegia
Alkatea bi ordezkari sindikalekin bildu zen, behin. Langile batzuek proposamena aurkeztu zioten. Gaur egun ordezkari sindikalik ez dagoela, alkateak bere proposamena azaldu du. Idazkariari entzun ondoan, Osoko Bilkurak erabaki onestea.
2014ko abenduaren 22an, Etxarri Aranazko Osoko Bilkurak aho batez erabakia hartu du, ondoko xedapen hauei jarraikiz. Batetik, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Administrazio Publikoetako enplegatuentzat urteko lanaldia ezartzen duena, hain zuzen ere, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren aplikazio eremuan sartuta daudenentzat.
Bestetik, 311/2014 Ebazpena, uztailaren 3koa, Arriskuen Prebentziorako eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2015eko jaiegunen egutegi ofiziala ezartzen duena. Ordezkari sindikalekin bildu eta gero, Osoko Bilkurak aho batez erabaki du:
1.–2015ko jaiegunen lan egutegi hau onestea, Etxarri Aranazko udal bulegoetarako:
–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.
–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.
–Martxoaren 19a: San Jose eguna.
–Apirilaren 2a: Ostegun Santua.
–Apirilaren 3a: Ostiral Santua.
–Apirilaren 6a: Pazko astelehena.
–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.
–Ekainaren 13a: San Kiriko (larunbata).
–Ekainaren 15a: San Adrian bezpera.
–Ekainaren 16a: San Adrian.
–Uztailaren 25a: Santiago eguna (larunbata).
–Abuztuaren 3a, 4a eta 5a: herriko jaiak.
–Abuztuaren 15a: Abuztuko Andre María (larunbata).
–Abuztuaren 17a: Abuztuko Andre Mariaren hurrengo eguna.
–Urriaren 12: Pilareko Ama Birjinaren eguna.
–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.
–Abenduaren 8a: Ama birjinaren eguna.
–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.
Orobat, baliogabeak izanen dira, 2015. urtean epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.
2.–Etxarri Aranazko Udalaren bulegoetan, eguneko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, astelehenetik ostiralera, 217 egun eta ordu bat, eta zerbitzuen beharren arabera osatu beharko da urteko lanaldiaren lanordu-kopurua, 1.592 ordukoa baita; eguneko lanorduak honela banatuko dira: 8:00etatik 15:00etara guztiendako derrigorrezkoa, eta gainerako 20 minutuak langile bakoitzak nola bete erabakita, malgutasunez, 7:40tik 8:00etara bitarte eta 15:00etatik 15:20ra bitarte.
3.–Erregistro orokorra 10:00etatik 14:00etara egonen da irekita, jendea hartzeko.
4.–Zerbitzu anitzetako langileen lanaldi orokorra 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, denentzat, 7:30etik 14:50era bitartean. Garbitzaileen ordutegi orokorra, 7:00etatik 14:20era bitartean.
Etxarri Aranatzen, 2014ko abenduaren 9an.–Alkatea, Jose Ignacio Bakaikoa Aristorena.
Iragarkiaren kodea: L1500728