15. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

2015erako tasa, prezio publiko eta zerga-tasak.
Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2014ko azaroaren 4an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2015erako tasa, prezio publiko eta zerga-tasak. Horrek aldaketa dakar hainbat ordenantza fiskaletan. 2014ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 18an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, tasa, prezio publiko eta zerga-tasak behin betiko onetsi dira, baita dagozkien ordenantzak ere.

Berriobeitin, 2014ko abenduaren 31n.–Alkatea, José M.ª Irisarri Ollacarizqueta.

Eranskina

a) Ondasun higiezinen gaineko kontribuzioa: %0,1760.

b) 2. ordenantza fiskala, Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga arautzen duena.

BIZTANLE ESKUBIDEDUNAK

5 URTE BITARTE

10 URTE BITARTE

15 URTE BITARTE

20 URTE BITARTE

Gehienez

Gutxienez

Gehienez

Gutxienez

Gehienez

Gutxienez

Gehienez

Gutxienez

5.001-10.000

biztanle

3,4

2,4

3,3

2,1

3,3

2,0

3,2

2,0

Berriobeiti

3,30

3,20

3,10

3,10

BIZTANLE ESKUBIDEDUNAK

5 URTE BITARTE

10 URTE BITARTE

15 URTE BITARTE

20 URTE BITARTE

Berriobeiti

%13

%10,5

%10,5

%10,5

c) 4. ordenantza fiskala, Agiriak luzatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituena:

–I. epigrafea.–Ziurtagiriak.

1.–Udalaren base informatikoetan bildutako datuei buruzko egiaztagiriak, automatikoki luzatzen direnak: 2,25 euro.

2.–Erabakien, administrazio espedienteetan diren agirien edo udal artxiboetan kontsultatzea eskatzen dutenen egiaztagiriak: 2,25 euro.

3.–Luzatuak izateko, aurretik txosten bat edo datu baseak gaurkotzea eskatzen duten egiaztagiriak: 25,05 euro.

Egiaztagiriarekin batera planoa edo/eta fotokopia -eginbidetua edo ez- badoa, II. epigrafetik (Kopia eginbidetuak) eta IV. epigrafetik (Fotokopiak) dagokion tasa ere eskatuko da.

012 Infolocalaren edo Udalaren web orriaren bidez eskatzen diren egiaztagiriak dohainik izanen dira.

–II. epigrafea.–Kopia eginbidetuak.

1.–Espediente administratiboetan jasotako agirien kopia eginbidetua: 2,75 euro.

2.–Udalaren base informatikoetan bildutako datuen kopia eginbidetua: 3,35 euro.

Tarifa aplikatzeko, eginbide bakartzat jotzen da espediente batean jasotako agiri eta datuen gainean egiten dena, pertsona berarendako. Aurreko zenbakietan ezarritako tasari gehitu beharko zaio I. epigrafetik (Kopia eginbidetuak) eta IV. epigrafetik (Fotokopiak) dagokiona, eginbidetu beharreko plano eta/edo fotokopiengatik.

–IV. epigrafea.–Agirien fotokopiak, partikularrek eskatuak.

1.–Din A-3 tamainako kopia bakoitzeko (zuri-beltzean): 0,30 euro.

2.–Din A-4 tamainako kopia bakoitzeko (zuri-beltzean): 0,20 euro.

3.–Din A-3 tamainako kopia bakoitzeko (koloreetan): 1,55 euro.

4.–Din A-4 tamainako kopia bakoitzeko (koloreetan): 1,15 euro.

–V. epigrafea.–Arma txartelen tramitazioa.

Txartel bakoitza: 10,05 euro.

–VI. epigrafea.–Lanpostuak betetzeko deialdiak.

1.–A eta B mailetara sartzeko (Funtzio Publikoaren Estatutuarekin bat), izena emateagatik: 16 euro.

2.–C mailara sartzeko, izena emateagatik: 11 euro.

3.–D eta E mailetan sartzeko, izena emateagatik: 6 euro.

–VII. epigrafea.–Txostenak eta kontsultei emaniko erantzunak:

1.–Etxebizitzak deskalifikatzeko eskatutako txostena luzatzeagatik: 25,05 euro.

2.–Bertzelako txostenak eman eta kontsultei erantzuteagatik: 25,05 euro.

d) 5. ordenantza fiskala, Lizentziak emateko eta hirigintzako jarduketak egiteko tasak arautzen dituena.

I. epigrafea.–Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluaren babesean ematen diren lizentziak.

l.1) Lurzatiketarako lizentziak (lurzatiketa, banantzea edo elkartzea):

–Tramitatzeko eta ebazteko tasak likidatuko dira azaleraren arabera, lizentziako m² bakoitzeko: 0,16 euro.

l.2) Lizentziak eraikinak eta instalazioak lehen aldiz erabili edo okupatzeagatik:

–Lizentzia bakoitzaren espedientea tramitatu eta ebazteagatik, ondoko tasa ordaindu beharko da: 50,05 euro etxebizitza bakoitzeko, eta gehienez ere 600,05 euro, espediente bakoitzeko.

–Familia bakarreko etxebizitzak lehen aldiz erabiltzeko lizentzia: 50,05 euro.

–Etxebizitzetarako ez diren bestelako eraikinak eta/edo lokalak lehen aldiz erabiltzeko lizentzia, metro koadro bakoitzeko eta eraikinaren eta/edo lokalaren azalerako: 2,05 euro.

I.3) Obra txikiak edo proiektu teknikorik behar ez duten obrak egiteko lizentziak:

–Lizentzia bakoitzaren espedientea tramitatu eta ebazteagatik ondoko tasa ordaindu beharko da: 27,05 euro.

l.4) Eraispen obretarako lizentziak, eta eraikitze, berrikuntza, instalazio eta oro har lizentzia behar duten gainerako ekintzak, betiere aurreko ataletan ez badaude, eta emandako obra lizentzien aldaketak:

–Tasa kalkulatuko da 10 eta 11. artikuluan xedatuaren arabera zehaztutako zerga-oinarriari ondoko karga-tasa aplikatuz: %0,25, eta gutxienez 72,77 euro.

II. epigrafea.–Obrak egindakoan kontrola egiteagatik, lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizuneko aitorpena aurkeztu behar denetan.

1.4 epigrafeko tarifa aplikatuko da.

III. epigrafea.–Gutieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

–Lurzatiketarako lizentziak (lurzatiketa, banantzea edo elkartzea): 80,89 euro.

–Lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizuneko aitorpena aurkeztu behar duten obrak: 72,77 euro.

e) 6. ordenantza fiskala, Jarduera sailkatu eta kaltegabeetan aritzeko eta establezimenduak irekitzeko lizentziak emateko tasak arautzen dituena:

I. epigrafea.–Jarduerarako lizentzia eta haren berrikustea.

Lizentzia emateko espediente bakoitza tramitatu eta ebazteagatik ondoko tasak ordaindu beharko dira:

300 metro koadrotik beheitiko nabeak: 89,09 euro.

300dik 1.000 metro koadrora bitarteko nabeak: 108,11 euro.

1.000 metro koadrotik goitiko nabeak: 140,14 euro.

II. epigrafea.–Berritik jartzen diren establezimenduak, jardueren lekualdaketak, jarduera aldaketak:

0 metro koadrotik 400era bitartekoak: 3,26 euro/metro koadroa.

401 metro koadrotik goiti: 2,41 euro/metro koadroa.

f) 7. ordenantza fiskala, Aurreikusitako ikustaldien tasak arautzen dituena:

I. epigrafea.–Osasunaren eta jarduera sailkatuen arloan eta Udalaren gainerako ordenantza, erabaki eta arau aplikagarrietan ezarritakoaren ondorioz egindako ikustaldiak, horiek guztiak betetzen ez direlako edo ustez arau-hausteak egin direlako edo kalteak egin direlako udal ondarean.

Ikustaldi bakoitza: 66,07 euro.

II. epigrafea.–Eraikinen azterketa, segurtasun baldintzak eta aurri egoeretako espedienteak direla eta.

Gutxieneko ikuskapena: arkitekto edo aparejadore baten 1,5 orduko lana: 66,07 euro.

Lan gehiago behar bada, ordu bakoitza: 33,53 euro.

g) 8. ordenantza fiskala, Ibilgailuak eremu publikotik kendu eta ondotik altxatzeko zerbitzua emateko eskubide eta tasak arautzen dituena:

Eranskin honetan aipatzen diren eskalak, kilogramotan adierazten direnak, ibilgailuendako baimendutako gehieneko masari dagozkio.

I. epigrafea.–Zerbitzu egitera joan, eta ibilgailua Udalaren altxatokira eramateko lanak hasi ondotik, gidaria edo hark baimendutako pertsona agertzeagatik lana bukatzen ez bada:

–Ziklomotoreak eta motozikletak: 17,02 euro.

–Ibilgailuak, gehieneko pisua 3.500 kg bitartekoa badute: 35,74 euro.

–Ibilgailuak, gehieneko pisua 3.500 kg-tik gorakoa badute: 71,07 euro.

Jaiegunetan edo gauaz, ibilgailuak eremu publikotik kentzeko tasak %20 garestituko dira.

II. epigrafea.–Zerbitzua osorik egiten denean, ibilgailu arau-hauslea Udalaren altxatokira eramanda:

–Ziklomotoreak eta motozikletak: 17,02 euro.

–Ibilgailuak, gehieneko pisua 3.500 kg bitartekoa badute: 35,74 euro.

–Ibilgailuak, gehieneko pisua 3.500 kg-tik gorakoa badute: 132,13 euro.

III. epigrafea.–Txandakako aparkatze aldiak ezarrita dauzkaten karriketan, ibilgailua bertze aldean aparkatzeagatik:

–Ziklomotoreak eta motozikletak: 17,02 euro.

–Ibilgailuak, gehieneko pisua 3.500 kg bitartekoa badute: 35,74 euro.

–Ibilgailuak, gehieneko pisua 3.500 kg-tik gorakoa badute: 71,07 euro.

IV. epigrafea.–Ibilgailua altxatokira eraman eta jakinarazi ondotik 24 ordu iragandakoan, tarifa hauek aplikatzen hasiko dira, egun edo zati bakoitzeko, hura norbaitek bildu arte:

–Ziklomotoreak eta motozikletak: 2,10 euro.

–Ibilgailuak, gehieneko pisua 3.500 kg bitartekoa badute: 5,11 euro.

–Ibilgailuak, gehieneko pisua 3.500 kg-tik gorakoa badute: 10,21 euro.

V. epigrafea.–Ibilgailua eremu publikoan ibilgetzeagatik:

–Ibilgailuak, gehieneko pisua 3.500 kg bitartekoa badute: 70,07 euro.

–Ibilgailuak, gehieneko pisua 3.500 kg-tik gorakoa badute: 100,10 euro.

VI. epigrafea.–Ibilgailuen berezitasunengatik Udalak dituen baliabideekin ezin kendu bada eta zerbitzua egiteko bertze batzuengana jo beharra baldin badago, kobratu beharreko tasa izanen da Udalak ibilgailuak kentzeko lana egiten duen enpresari ordaindu behar diona gehi %20, administrazio arloko gastu orokorrengatik.

3.500 kilo baino gutiagoko ibilgailu baten berezko ezaugarriak direla medio, 3.500 kilo baino gehiagokoak kentzeko erabiltzen den garabia erabili behar izanez gero, horietarako aurreikusten den tasa kobratuko da.

h) 9. ordenantza fiskala, Ordezko betearazpenen tasak eta betearazteko aginduenak arautzen dituena:

I. epigrafea.–Betearazpen aginduak.

Karga-tasa izanen da hirigintza lizentzien tasendako ezarritakoa.

II. epigrafea.–Ordezko betearazpenak.

Tasa izanen da zerga-oinarriaren %125.

i) 10. ordenantza fiskala, Ezkontza zibilaren tasak arautzen dituena:

Ezkontza zibila egiteko tasak: 75,10 euro.

j) 11. ordenantza fiskala, Zangak irekitzeko tasak arautzen dituena:

I. epigrafea.–Zangak irekitzea.

I.1. Zanga, laginketa edo zuloaren metro lineal bakoitzeko: 16,57 euro.

I.2. –Zanga, laginketa edo zulo bat irekitzeko beharrezkoa bada ibilgailuei pasabidea galaraztea, bai osorik bai norabide bat edo bide edo gune zabal samarra itxiz, aitzineko epigrafeetako tarifak %20 igoko dira.

II. epigrafea.–Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea, metro lineal bakoitzagatik, luze-zabal handienean: 16,57 euro.

III. epigrafea.–Zanga, laginketa edo zuloa irekitzeko fidantzak: zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, luzerako metro bakoitzeko:

Zoladura orokorra duten lekuetan: 86,29 euro.

Zoladurarik gabeko lekuetan: 59,76 euro.

Zanga, laginketa edo zuloaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa denean, luzerako metro bakoitzeko:

Zoladura orokorra duten lekuetan: 99,55 euro.

Zoladurarik gabeko lekuetan: 66,37 euro.

k) 12. ordenantza fiskala, Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentzien gainekoa.

I. epigrafea.–Zakurren harrapaketa.

Animalia bakoitzeko: 20,02 euro.

II. epigrafea.–Egonaldiak.

Udal egoitzetan, eguneko: 3 euro.

Hitzartutako bertzelako zakurtegietan, egun bakoitzeko, haien tarifetan ezarririk dagoena.

III. epigrafea.–Arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak ematea.

Tarifa, lizentzia bakoitzeko: 35,12 euro.

l) 13. ordenantza fiskala, Ibilgailuak espaloietan barna sartzearen eta pasabideen gainekoa.

I. epigrafea.–Ibilgailuak pasatzea (gutieneko zabalera, 6 m.).

I.1.–Turismoendako garaje pribatuak, metro lineal bakoitzeko, urtean:

– 1 - 5 ibilgailu: 25,73 euro.

–6 - 10 ibilgailu: 42,89 euro.

–10 - 25 ibilgailu: 75,08 euro.

–26 - 50 ibilgailu: 114,71 euro.

–51 - 100 ibilgailu: 136,14 euro.

–101 - 150 ibilgailu: 168,32 euro.

–150 ibilgailutik goiti: 230,48 euro.

I.2.–Merkataritzako eta industriako ibilgailuendako garaje pribatuak:

I.1. epigrafeko turismoekin parekatuko dira. Autobusen kasuan ibilgailu bat 10 toki edo zatiki bezala kalkulatuko da, eta kamioi edo nekazaritzako atoien kasuan gehieneko karga 2 tona metriko edo zatiki gisa. Gutieneko tarifa (5 ibilgailurena) 28,93 euro.

I.3.–Autoak konpondu, garbitu eta olioztatzeko tailerrak, mota guztietakoak, gasolindegiak eta erakusketarako lokalak, metro lineal eta urte bakoitzeko: 82,53 euro.

I.4.–Orduka aparkatzea ahalbidetzen duten lizentziak, aparkatzeko debekua dakartenak. I.1, I.2 eta I.3 epigrafeei dagozkien tarifak aplikatuko dira, %25 merkeago.

II. epigrafea.–Lekua erreserbatzea.

II.1.–Gau eta eguneko erreserba. Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 55,76 euro.

II.2.–Ordutegi mugatuko erreserba. Metro lineal edo horren zatiki bakoitzeko, urtean: 40,74 euro.

II.3.–Behin-behineko erreserba: noizbehinkako obra edo jarduketa baterako erreserba egiteko, ordaindu beharreko gutieneko eskubideak dira 33,23 euro.

Txandakako aparkatzeko debekua duen kale bateko bi espaloietan baimendurik badago erreserba egitea, tarifa luzera handiena duen aldearen neurriak azterturik finkatuko da.

III. epigrafea.–Seinalatzeko diskoak.

Pasabideak seinalatzeko diskoak (disko bakoitza): 30,03 euro.

m) 14. ordenantza fiskala, Erabilera pribatiboa eta aprobetxamendu berezia arautzen dituena:

I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.

I.1.–Mahaiak, aulkiak, itxitura egonkorrik gabeko terraza beladoredunak, kupelak, mahai garaiak, barra-mostradore eramangarriak edo ostalaritzari lotutako gisako elementuak, m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 28,03 euro.

Karga-oinarria kontatuko da gutxieneko okupazio gisa: 1,5 m² altzarien elementuetarako (kupelak, mahai garaiak, barra-mostradore eramangarriak, etab.).

Likidatu beharreko tasak hilabeteka hainbanatzen ahalko dira urte osoari ez badagozkio edo, salbuespenez, egunka, halako ekitaldi, egintza eta/edo ospakizun batzuetan.

I.2.–Terraza beladoredunak, aprobetxamenduaren xedea den eremua estaltzeko eta/edo hesitzeko elementuak edo egiturak dituztenean, m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 39,24 euro.

Likidatu beharreko tasak hilabeteka hainbanatzen ahalko dira urte osoari ez badagozkio edo, salbuespenez, egunka, halako ekitaldi, egintza eta/edo ospakizun batzuetan.

I.3.–Beste aprobetxamendu batzuk:

–Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den bertze edozer motatako okupaziorengatik, m² edo horren zatikitik, egunean: 0,11 euro.

–Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den bertze edozer motatako okupaziorengatik, m² edo horren zatikitik, hilabetean: 3 euro.

–Edukiontziak, aldamioak, hesiturak eta jarduera ekonomikoa ez den bertze edozer motatako okupaziorengatik, m² edo horren zatikitik, urtean: 35,04 euro.

I.4.–Karabana, atoi eta automobilak ez diren gainerako ibilgailuak, espresuki emandako baimena dutenean, tasa ordaintzeak baimena dagoela esan nahi ez badu ere.

Egun edo zatiki bakoitzeko: 0,77 euro.

I.5.–Kutxazain automatikoak eta gauzak saltzeko beste edozein makina:

Eremu publikora jotzen duen fatxadako lerroan paraturiko kutxazain automatiko edo gauzak saltzeko makina bakoitzeko, urtean: 42,04 euro.

I.6.–Merkatu txikiak eta bestetako saltoki finkoak:

Eskulan tikiak, bisuteria eta baimena duten bertze gauza batzuk, saltoki bakoitzeko, egunean: 3 euro.

Ostatu barrak edo ostatu-ibilgailu mugigarriak, feriako etxolak, unitate bakoitzeko, egunean: 12,01 euro.

Barrakak, puzgarriak, karruselak etab., 20 m² edo horren zati bakoitzetik, egunean: 6,01 euro.

Esleipena enkante bidez egiten bada zenbateko horiek hasierako preziotzat hartuko dira.

Aipatu tasez gain, fidantza pausatzeko eskatzen ahal da, 85,09 eurokoa, hain zuzen.

I.7.–Jarduera ekonomikoetarako bertzelako erabilera eta aprobetxamenduak, aitzineko ataletan sartu ez direnak:

–m² edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,45 euro.

–m² edo zatiki bakoitzeko, hilabetean: 12,01 euro.

–m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 120,12 euro.

II. epigrafea.–Hegalkineko aprobetxamendu bereziak.

–m² edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,62 euro.

–m² edo zatiki bakoitzeko, hilabetean: 17,02 euro.

–m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 200,20 euro.

III. epigrafea.–Zorupeko aprobetxamendu bereziak.

III.1.–Gutxieneko kuota, zerbitzuen banaketako sare nagusiak instalatzeko edo haien aprobetxamendurako, bestelako inongo tasaren zergapeko egintza ez badira:

–Metro lineala, urtean: 6,11 euro.

III.2.–Gainerako aprobetxamenduak:

–m² edo zatiki bakoitzeko, egunean: 0,62 euro.

–m² edo zatiki bakoitzeko, hilabetean: 17,02 euro.

–m² edo zatiki bakoitzeko, urtean: 200,20 euro.

IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aurreko epigrafeetan azaldutakoengatik ordaindu beharreko zenbatekoak ondoko kopuruetara iristen ez direnean, ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbateko hauek ordainduko dira:

–I.3 epigrafea: 35,74 euro.

n) 16. ordenantza fiskala, udal lokalak erabiltzeko prezioak arautzen dituena:

I. epigrafea.–Tarifak.

Erabilera anitzeko eraikineko aretoak:

–3 ordu edo denbora gutiagorako lagatzea, egunean: 35,74 euro.

–3 ordu baino gehiagorako lagatzea, egunean: 66,37 euro.

–Lokala 5 egunez jarraian gutxienez erabiltzen bada, %20ko murrizketa aplikatuko da.

–15 egunez jarraian gutxienez erabiliz gero, %30eko murrizketa eginen da.

–Jaiegunetan tarifak ehuneko berrogeita hamar igoko dira.

–Lokala lagatzeaz gain ematen diren zerbitzu guztiak (berogailua, atezaintza etab.) aparte ordainduko dira, emandako zerbitzuaren kostu errealaren arabera.

–Lagapenari begira komeni bada, 357,35 euroko fidantza eskatzen ahal da, aldez aurretik, kontzesioa egiten denean.

o) 18. ordenantza fiskala, Bidaien eta kultur jardueren kuotak arautzen dituena.

II. epigrafea.–Bidaia eta kultur jardueretarako kuotak:

–Haurren sarrerak (5 urtetik beheitikoak):

5,00 euro aitzinetik;

6,00 euro txarteldegian

–Helduen sarrerak:

7,00 euro aitzinetik;

8,00 euro txarteldegian

–Zendearen Eguneko bazkaria:

10,00 euro haurrendako;

18,00 euro helduendako

–Erretiratuen bidaia:

20,55 euro

III. epigrafea.–Helduendako kirol eta kultur ikastaroak:

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

–Eskulanak:

kuota arrunta, 107,10 euro.

Gazte eta erretiratuendako, 82,08 euro

%2,80ko igoera.

–Aerobic-a:

kuota arrunta, 163,15 euro.

Gazte eta erretiratuendako, 82,08 euro

%50eko igoera.

–Yoga:

kuota arrunta, 163,15 euro.

Gazte eta erretiratuendako, 82,08 euro

%50eko igoera.

–Dantza latinoak eta aretoko dantzak:

kuota arrunta, 163,15 euro.

Gazte eta erretiratuendako, 82,08 euro

%50eko igoera.

–Pilatesa:

kuota arrunta, 163,15 euro.

Gazte eta erretiratuendako, 82,08 euro

%50eko igoera.

–Sukaldaritza:

kuota arrunta, 55,05 euro.

Gazte eta erretiratuendako, 28,03 euro

%50eko igoera.

–Informatika eta oinarrizko mailako Internet:

kuota arrunta, 108,10 euro.

Gazte eta erretiratuendako, 55,05 euro

%50eko igoera.

–Sabel dantza:

kuota arrunta, 107,10 euro.

Gazte eta erretiratuendako, 82,08 euro

%50eko igoera.

–Emakumeentzako defentsa pertsonala (sambo):

doan

doan

–Helduendako euskal dantzak (euskaraz):

kuota arrunta, 107,10 euro.

Gazte eta erretiratuendako, 82,08 euro

%50eko igoera.

IV. epigrafea.–Haurrendako jarduerak:

ERROLDATUAK

ERROLDATU GABEAK

–Haurrentzako judoa:

65,07 euro

%50eko igoera.

–Haurrendako lantegia - Nahaste borraste

65,07 euro

%50eko igoera.

–Pilota eskola

65,07 euro

%50eko igoera.

p) 19. ordenantza fiskala, Kamioien aparkalekuaren erabileraren gainekoa:

Tarifa orokorra: 86,79 euro hilabetean.

Erroldatu gabeak: 109,11 euro hilabetean.

q) 22. ordenantza fiskala, Artikako Kultur Etxeko instalazioak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituena:

I. epigrafea.–Ekitaldi aretoa alokatzea:

I.1.–Jokaespazioa eta aldagelak soilik alokatzea eta agertokira sartzea 5 ordu baino gutiagotan, eguneko:

224,22 euro

I.2.–Jokaespazioa eta aldagelak soilik alokatzea eta agertokira sartzea 10 ordu baino gutiagotan, eguneko:

311,31 euro

I.3.–Ekitaldi aretoa, jokaespazioa eta aldagelak alokatzea eta agertokira sartzea 5 ordu baino gutiagotan, eguneko:

347,35 euro

I.4.–Ekitaldi aretoa, jokaespazioa eta aldagelak alokatzea eta agertokira sartzea 10 ordu baino gutiagotan, eguneko:

621,62 euro

II. epigrafea.–Erakusketa aretoa alokatzea:

II.1.–Erakusketa aretoa alokatzea 5 ordu baino gutiagotan, eguneko:

187,19 euro

II.2.–Erakusketa aretoa alokatzea 10 ordu baino gutiagotan, eguneko:

249,25 euro

III. epigrafea.–Erabilera anitzeko aretoa alokatzea:

III.1.–Erabilera anitzeko aretoa alokatzea 5 ordu baino gutiagotan, eguneko:

150,15 euro

III.2.–Erabilera anitzeko aretoa alokatzea 10 ordu baino gutiagotan, eguneko:

199,20 euro

Prezio horien barrenean hau dena sartzen da: alokatutako espazioaren erabilera, berotzea edo klimatizatzea (urte sasoiaren arabera) eta instalazioaren oinarrizko garbiketa, erabili ondokoa, betiere garbiketa arrunta bada, ez garbiketa berezia.

Prezio horien barrenean ez da hau dena sartzen: aretoko teknikarien zerbitzua, aretoko ekipo teknikoen erabilera, txartelak jasotzeko zerbitzua, aretozainak eta arropazainak.

Zerbitzu horiek eskatzen badira, aparteko tarifa jarriko zaie, Berriobeitiko Udalari une bakoitzean fakturatzen zaizkion prezioen arabera.

Fidantzak instalazioen egoera frogatu ondotik itzuliko dira, konponketei eta garbiketei dagokien zenbatekoa kenduta, halakorik egin behar izanez gero.

r) 23. ordenantza fiskala, Añezkarko frontoi estaliaren erabilera arautzen duena:

I. epigrafea.–Tarifak:

–Berriobeitiko herritarrak: 9,21 euro.

–Gainerako erabiltzaileak: 15,32 euro.

s) Ordenantza, Berriobeitin desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena.

Tarifak: txartel bakoitzagatik 6,05 euro ordainduko dira.

Iragarkiaren kodea: L1417822