15. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANTZA

Hirigintzako txostenak arautzen dituen ordenantza fiskala
Behin betiko onespena

Arantzako Udalak, 2014ko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Hirigintzako txostenak arautzen dituen ordenantza fiskala.

Erabaki hori 2014ko 231. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 25ean.

Argitaratu zenetik 30 eguneko epea iragan baita inork espedientearen kontrako erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, Udalak, 2015eko urtarrilaren 9an egin osoko bilkuran, behin betiko onetsi du.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Arantzan, 2015eko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Ander Almandoz Indacoechea.

Ordenantza, hirigintzako tramitazioen
tasak arautzen dituena

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 12.1, 100 eta hurrengo artikuluetan xedatutakoaren babespean.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Zergapeko egintza da hirigintzako edozein jarduketa tramitatzeari dagozkion zerbitzu tekniko edo administratiboak ematea, hirigintzako jarduketa udal mugapearen edozein tokitan egiten denean, hala lur pribatuan nola publikoan.

3. artikulua. Tasa hauei loturiko udal ekintza hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

a) Eraikitzea eta lurzorua eta zorupea erabiltzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/94 Foru Legearen 189. artikuluan aipatzen diren egintzak baitira. Kasu honetan 2. txostenatik aurrera.

b) Lehen aldiz erabiltzeko eta okupatzeko baimena tramitatzea. Kasu honetan 2. txostenatik aurrera.

c) Lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 189. artikuluan aipatzen diren egintzak (eraikitzea eta lurzorua eta zorupea erabiltzea) lizentziarik gabe edo lizentzian edo exekuzio aginduan ezarritako baldintzen kontra burutu baldin badira.

d) Hirigintzako kontsultak, betiere ez bada ondorioz Eraikin, Instalazio eta Obren gaineko Zergarik kobratzen.

Ordaindu beharra

4. artikulua. Hirigintzako tramitazioa eskatzen den unean sortzen da tasa ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Hirigintzako tramitazioa eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoek ordaindu behar dute.

Tarifak eta karga-tasa

6. artikulua. Hirigintzako aholkularitzaren txostenek zer kostu duten, horrenbertze izanen dira aplikatu beharreko tarifak, tasak eta karga-tasak, ordenantzaren 3. artikuluan aipatzen diren hirigintzako jarduketei dagokienez.

Alkatetzak eginen du tasen behin betiko likidazioa, eta behar den osoko bilkuran emanen dio horren berri Udalbatzari.

Tramitazioa

7. artikulua. Hirigintzako tramitaziorako eskaera orok berarekin beharko ditu Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak aipatzen dituen edukia eta zehaztapenak.

Kudeaketa arauak

8. artikulua. Planeamendurako espedienteak tramitatzeko arduradunek, udal teknikarien aldeko txostena hartu ondotik, likidatzeko bulegoari igorriko dizkiote espedienteak. Bulego horrek likidazioa eginen du, eta bertan honako hauek aipatuko ditu: subjektu pasiboaren izena, tasa zer kontzepturen arabera likidatzen den, tasaren tarifa eta zenbatekoa.

9. artikulua. Tasen likidazioa onetsi eta gero, interesdunari jakinaraziko zaio, erregelamenduzko epean tasak ordain ditzan.

Iragarkiaren kodea: L1500643