15. ALDIZKARIA - 2015eko urtarrilaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

10. aldaketa 2014ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

Andosillako Udalak, 2014ko azaroaren 27an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aurrekontuan aldaketa egiteko 10/2014 espedientea, kreditu-transferentzien bidezkoa.

Iragarkia 2014ko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 11n, jendaurreko aldia eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, ediktua Udalaren iragarki oholean agertuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202. artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, behin betiko onetsitzat jo da aipatu espedientea.

Hona hemen aurrekontuan behin betiko onetsitako aldaketa:

10/2014 ESPEDIENTEA

Kreditu-transferentzia

Kreditua hartzen duen kontu-saila:

432 62000: + 21.000,00 euro.

Kreditua galtzen duten kontu-sailak:

111 10001: -4.000,00 euro.

111 23001: -1.000,00 euro.

121 22104: -4.000,00 euro.

121 22201: -2.000,00 euro.

121 62200: -4.000,00 euro.

314 16001: -4.000,00 euro.

121 22602: -2.000,00 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

–Berraztertzeko errekurtsoa, Andosillako Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Andosillan, 2014ko abenduaren 31n.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1500551