2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAS
Udal ordenantza, Desgaitasuna dutenendako aparkatzeko txartelak ematea arautzen duena. Hasierako onespena
Arasko Udalak, 2015eko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, legez behar den gehiengoa izanik, hasiera batean onestea erabaki zuen Desgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartelak arautzen dituen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, bizilagunek eta bidezko interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkezten ez badu, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Arasen, 2015eko uztailaren 23an.–Alkatea, Francisco Javier Murguiondo Marquínez.
Iragarkiaren kodea: L1510768