2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ABARTZUZA
Udalkideen ordainsariak
Abartzuzako Udalak, 2015eko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Ikusirik hala Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikulua nola 23/2003 Foru Dekretua, karguan aritzeagatik zinegotziei ordainsariak edo bilkura-sariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema bat ezartzen duena, aho batez honako hau erabaki da:
1.–Udalkideei osoko bilkuretara joateagatik 150,00 euro ordaintzea bilkura bakoitzeko.
2.–Udalkideei Udala partaide duten organo kolegiatuetara eta batzordeetara joateagatik 100 euro ordaintzea.
3.–Udalkideendako kalte-ordaina ordaintzea, beren karguan aritzean egiazki sortutako gastuengatik.
Argitara ematen da, Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoa betez.
Abartzuzan, 2015eko uztailaren 7an.–Alkatea, Miguel Ros Ros.
Iragarkiaren kodea: L1510592