149. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MALERREKAKO ZERBITZU OROKORREN MANKOMUNITATEA

1. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2015eko 114. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 15ean, aurrekontuan aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

VI. kapitulua: 14.007,35 euro.

DIRU-SARRERAK:

VIII. kapitulua: 14.007,35 euro.

Donezteben, 2015eko uztailaren 23an.–Mankomunitateko burua, Alberto San Miguel Mindeguia.

Iragarkiaren kodea: L1510760