2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ESA
Udalkideen ordainsari araubidea
Esako Udalak, 2015eko ekainaren 24an egin osoko bilkura berezian, bildutako udalkide guztien aho batez (hau da, legez eskatutako gehiengoa izanda), udalkideen honako ordainsari araubide hau ezarri zuen, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. eta 75.bis artikuluetan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera:
Lehenbizikoa.–Esako Udalaren organo kolegiatuen bilkuretara joateagatik 50,00 euroko zenbatekoa ezarri da bilkura bakoitzeko.
Bigarrena.–Alkatearendako dedikazio partzialeko araubidea ezarri da, asteko 10 orduri dagokiena eta 2015eko ekainaren 25etik aurrera eraginkorra izanen dena. Urteko ordainsari gordina 6.550,32 eurokoa izanen da, 12 soldatatan banatuta jaso beharrekoa, eta, hala behar denean, Nafarroako Foru Komunitateko kontsumoko prezioen indize ofizialari (KPI) jarraiki gehituko da.
Hirugarrena.–Nolanahi ere, udalkideek karguan aritzean sortutako gastuen ordainak jasoko dituzte, administrazio publikoetan oro har aplikatzen diren arauei jarraituz.
Esan, 2015eko uztailaren 22an.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.
Iragarkiaren kodea: L1510591