2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ATARRABIA
Plantilla organikoa. Hasierako onespena
Atarrabiako Udalak, 2015eko apirilaren 29ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko ekitaldiko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Atarrabian, 2015eko uztailaren 21ean.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.
Iragarkiaren kodea: L1510762