2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Aldaketa hirugarren alkateordearen izendapenean
Alesbesko Udaleko alkate udalburu Delia Linzoain Pinillosen 2015eko uztailaren 22ko 253/2015 Ebazpenaren bidez aldatu da herri honetako hirugarren alkateordearen izendapena.
Ebazpen horri jarraikiz, Hugo Preciado Sánchezi kendu zaio hirugarren alkateordearen kargua.
María Carmen Segura Moreno hirugarren alkateorde izendatu da.
Beraz, horren ondotik, Udal honetako alkateordeen izendapena ordena honen arabera gelditu da:
Lehen alkateordea: Juan Manuel Fernández Reyero.
Bigarren alkateordea: Arantza Romeo Arizala.
Hirugarren alkateordea: María Carmen Segura Moreno.
AFEren 46.1 artikuluari jarraikiz, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da. Interesdunei banan-banan jakinaraziko zaie, eta adieraziko izendapen honen eraginkortasuna ebazpenaren biharamunean hasiko dela. Udalbatzari horren berri emanen zaio, kide anitzeko organo horrek egiten duen hurrengo bilkuran.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Alesbesen, 2015eko uztailaren 24an.–Alkatea, Delia Linzoain Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L1510787