2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UHARTE ARAKIL
Aurrekontuko 2 eta 3/2015 aldaketak. Behin betiko onespena
2015eko 115. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 16an, 2015eko aurrekontuan 2. eta 3. aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, 2015eko ekitaldiko aurrekontu luzatuan egin aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Kreditu berezia. Aurrekontuko 02/2015 aldaketa.
581 21701 kontu-saila. Izena: 2015eko kanpainaren memoria teknikoa. Zenbatekoa: 650 euro.
Guztira: 650 euro.
–Diru-sarreretako kontu-saila hura finantzatzeko:
Kontu-saila: -. Izena: gastu atxikietarako diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 650 euro.
Guztira: 650 euro.
Kreditu berezia. Aurrekontuko 03/2015 aldaketa.
581 21702 kontu-saila. Izena: herrilurretako itxiturak. Zenbatekoa: 12.700 euro.
Guztira: 12.700 euro.
–Diru-sarreretako kontu-saila hura finantzatzeko:
Kontu-saila: -. Izena: gastu atxikietarako diruzaintzako gerakina. Zenbatekoa: 12.700 euro.
Guztira: 12.700 euro.
Uharte Arakilen, 2015eko uztailaren 21ean.–Alkatea, Ainara Ayestaran Ijurco.
Iragarkiaren kodea: L1510565