149. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Tuterako Udalaren Ur Batzordeko zinegotzi delegatua izendatzea

2015eko uztailaren 21ean, Tuterako Udalaren Ur Batzordeko buruak ondoko ebazpen hau eman zuen:

“Tuterako Udalaren Ur Batzordea arautzen duen Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Tuterako Udalak, 2015eko uztailaren 1ean egin osoko bilkuran, izendatu zituen Udalaren erakunde autonomo honen Gobernu Batzarreko zortzi kideak, alkatea izanik haren buru.

2015eko uztailaren 1eko osoko bilkuran onetsi testu berriaren arabera, Erregelamendu Orokorraren 25. artikuluak honako hau adierazi du: “Batzarreko buruak zinegotzi delegatu bat izendatzen ahalko du, Gobernu Batzarreko kide diren zinegotzien artean.

Zinegotzi delegatuak Batzarreko buruak dituen ahalmen eta eskumenak izanen ditu”.

Kontuan harturik arestikoa eta Batzordeko buruari Erregelamendu Orokorraren 24. artikuluak aitortzen dizkion eskumenak,

EBATZI DUT:

1. José Ignacio Martínez Santos Tuterako Udalaren Ur Batzordeko zinegotzi delegatu izendatzea.

2. Zinegotzi delegatuak Erregelamendu Orokorraren 24. artikuluak Batzordeko buruari esleitzen dizkion ahalmen eta eskumen guztiak izanen ditu.

3. Izendapen honek ondorioak sortuko ditu hau sinatzen denetik aitzina.

4. Ebazpen honen berri Tuterako Udalaren Osoko Bilkurari eta Udalaren Ur Batzordeari ematea, interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.”

Tuteran, 2015eko uztailaren 22an.–Tuterako Udalaren Ur Batzordeko burua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: L1510627