149. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTSOL

Alkatetza bertze baten esku uztea

Azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 44. eta 47. artikuluetan ezarritakoari jarraituz,

DEKRETATU DUT:

Lehenbizikoa.–Alkatea udalerritik kanpo dagoen bitartean, hau da, 2015eko uztailaren 22tik 28ra, biak barne, haren ordezkoa behar da, eta, horregatik, Udalbatzako alkateorde Juan Javier Ramírez Lizuainen esku utzi dira hari dagozkion eginkizunak.

Bigarrena.–Dekretu honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari, egiten duen lehenbiziko bilkuran, eta interesdunari zuzenean jakinaraztea. Halaber, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, nahiz eta sinatzen den egunetik bertatik ondorioak izan.

Santsolen, 2015eko uztailaren 20an.–Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1510625