149. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

RIBAFORADA

Alkatetzaren erabateko dedikazioa eta ordainsaria

Ribaforadako Udalak, 2015eko uztailaren 21ean egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:

“Lehenbizikoa.–Jesús María Rodríguez Gómez alkate udalburuak Udalbatzako burutzari dagozkion eginkizunak erabateko dedikazioan gauzatu behar dituela xedatzea.

Bigarrena.–Jesús María Rodríguez Gómez alkateak kargua erabateko dedikazioko araubidean beteko ditu. Horrenbestez, alkatearendako honako ordainsari hauek ezarriko dira, ondorioak 2015eko uztailaren 1etik aurrera sortuta: hogeita bat mila (21.000) euroko urteko zenbateko gordina, hamalau soldatatan banatuta jaso beharrekoa; horietatik hamabi dira urteko hilabeteei dagozkienak eta beste biak, aldiz, ekainari eta abenduari dagozkien hilabete-sariak. Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean alta emanen zaio eta Udalbatzak ordainduko ditu ordaindu beharreko enpresa kuotak. Era berean, zenbateko gordin horrek Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Aitorpenari dagozkion atxikipenak izanen ditu, bai eta, hala behar bada, langilearen kontura den Gizarte Segurantzaren kuota ere.

Hirugarrena.–Ordainsari horiek ez dituzte inolaz ere gaindituko Ribaforadako Udalaren aurrekontu orokorrean urtero finkatzen diren mugak. Ordainsari horiek jaso ahal izateko, behar beste diru egon beharko da aurrekontuan.

Laugarrena.–Erabateko dedikazio hori aitortu, eta haren jarduerarekin (baratze landareak eta barazkiak ekoizten dituen langile autonomoa) bateragarria dela onestea, lanbide horrek Udaleko dedikazioari kalterik eginen ez diola adierazita.

Bosgarrena.–Erabaki hau Udalaren Kontu-hartzailetzara igortzea, ohartaraziz ezen urtero, urtarrilean, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuan behar den konpentsazio ekonomikoa eskatu beharko dela Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondoko “Bestelako laguntzak” idatz-zatian ezarritakoaren babesean.

Seigarrena.–Ebazpen honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.”

Ribaforadan, 2015eko uztailaren 22an.–Alkatea, Jesús Mª Rodríguez Gómez.

Iragarkiaren kodea: L1510628