2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
RIBAFORADA
Udalkideen bilkura-sariak
Ribaforadako Udalak, 2015eko uztailaren 21ean egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen. Hona hemen, osorik, haren xedapen zatia:
“Lehenbizikoa.–Erabateko dedikaziorik edo partzialik ez daukaten Udaleko zinegotzi guztiendako honako zenbateko gordin hau ezartzea, hurrengo organo kolegiatuen bilkura bakoitzeko:
–Udalaren hurrengo organo kolegiatuen bilkurak:
- Osoko bilkurara joateagatik: 80,00 euro.
- Tokiko Gobernu Batzarrera joateagatik: 80,00 euro.
- Informazio batzorde iraunkorretara, kontratazio mahaietara eta Udalaren erakunde autonomoetako Batzarretara joateagatik: 30,00 euro.
–Udalarenak ez diren arren, udal ordezkaritza daukaten eta kideei bilkura-saririk ordaintzen ez dietela egiaztatzen duten organo kolegiatuen bilkura bakoitzeko: 30,00 euro.
Bigarrena.–Erabaki honek 2015eko ekainaren 13tik aurrera izanen ditu ondorioak, eta dagokion zenbatekoa hiru hilean behin ordainduko da, erabaki honen lehenbiziko puntuan ezarritako bilkura-sarien urteko gehieneko muga honako hau izanen dela:
–Tokiko Gobernu Batzarreko kideak diren udalkideak: 3.800,00 euroko urteko gehieneko muga ezarri da.
–Tokiko Gobernu Batzarreko kideak ez diren udalkideak: 1.800,00 euroko urteko gehieneko muga ezarri da.
2015eko bigarren seihilekorako urteko gehieneko muga aurretik aipatu zenbatekoaren erdia izanen da.
Hirugarrena.–Ohartaraztea ezen lehenbiziko puntuan ezarritako zenbateko gordin horrek Pertsona Fisikoen gaineko Errenta Aitorpenari dagozkion atxikipenak izanen dituela. Bestalde, ordainsari horiek jaso ahal izateko, behar beste diru egon beharko da aurrekontuan.
Laugarrena.–Erabaki hau Udalaren Kontu-hartzailetzara igortzea, ohartaraziz ezen urtero, urtarrilean, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuan behar den konpentsazio ekonomikoa eskatu beharko dela Toki Ogasunek Nafarroako tributuetan duten partaidetza fondoko “Bestelako laguntzak” idatz-zatian ezarritakoaren babesean.
Bosgarrena.–Erabaki honen xedapen zatia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.”
Ribaforadan, 2015eko uztailaren 22an.–Alkatea, Jesús Mª Rodríguez Gómez.
Iragarkiaren kodea: L1510612