2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NOAIN (ELORTZIBAR)
Autoenplegua sustatzeko Noain Elortzibarko Udalaren diru-laguntzak, 2015. urterako. Deialdiaren eta oinarri arautzaileen onespena
Noain Elortzibarko Udalak, Alkatetzak 2015eko uztailaren 1ean emandako ebazpenaren bidez, autoenplegua sustatzeko Noain Elortzibarko Udalaren diru-laguntzen deialdia eta haren oinarri arautzaileak onetsi zituen 2015erako.
Argitara ematen da, orok jakin dezan.
Noain Elortzibarren, 2015eko uztailaren 1ean.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.
2015EAN AUTOENPLEGUA SUSTATZEKO NOAIN
ELORTZIBARKO UDALAREN DIRU-LAGUNTZEN DEIALDIA
Oinarri arautzaileak
1. oinarria.–Xedea.
1. Oinarri arautzaile hauen xedea da pizgarriak ezartzea, autoenpleguaren bidezko ekimenak sustatzeko, ekimen berritzaileak eta mota askotakoak abian jartzen lagunduz.
2. Diru-laguntza hauek aplikatuko zaizkie diru-laguntza jaso dezaketen ekintzei, 2015eko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra arte egiten badira.
2. oinarria.–Finantzaketa.
1. 2015erako finantzaketa, oinarri hauetan arautzen diren diru-laguntzak emateko, 0-322-47001 kontu-sailaren kargura eginen da (“Noain Elortzibarko Autoenplegurako Plana”) eta 2015eko gastuen aurrekontuko 14.000,00 euro erabiliko dira.
2. Ematen diren diru-laguntzen zenbatekoa aipaturiko aurrekontu-aplikazioan erabilgarri dagoen kredituaren mugara bitartekoa izanen da.
3. oinarria.–Laguntzen onuradunak.
Oinarri arautzaile hauetan ezarritako diru-laguntzen onuradunak langile autonomoak izanen dira, baldin eta diru-laguntzak beren izenean eskatzen badituzte.
4. oinarria.–Onuradunek bete beharreko baldintzak.
Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izateko, langile autonomoek baldintza hauek bete behar dituzte:
a) Noain Elortzibarko herrietako batean erroldatuta egotea, gutxienez urtebeteko antzinatasunez.
b) Langabezian eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuko agentzietan enplegu eskatzaile gisa inskribatuta egon izana jarduera hasten duen unean.
c) Langile autonomo gisa lan egiten hasi eta jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta eman eta Gizarte Segurantzako araubide berezian autonomo gisa kidetzea.
d) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan aurreikusitako debekuetako batean ere ez egotea. Halaber, delako 13. artikuluaren 2.e) puntuarekin bat, onuradunek eguneraturik izan beharko dituzte beren zerga betebehar guztiak; hori frogatzeko Zerga Ogasunaren eta Noain Elortzibarko Udalaren ziurtagiriak aurkeztu beharko dituzte.
5. oinarria.–Bazterketak.
1. Deialdi honetan aurreikusitako laguntzak ez zaizkie hauei aplikatuko:
Jarduera hasi aitzineko hiru urtean, jarduera berean edo antzekoan autonomo gisa ibili diren langileei.
6. oinarria.–Laguntzen metaketa eta bateraezintasuna.
Deialdi honen xede diren diru-laguntzak bateragarriak izanen dira xede bera duten bertze laguntza edo diru-laguntza batzuekin.
7. oinarria.–Diru-laguntzen onuradunen betebeharrak.
Diru-laguntzen onuradunak lan horretan aritzera behartuta daude urtebetez, eta gutxienez 2.000 euroko fakturazioa eduki beharko dute hiruhilekoan.
Onuradun izan daitekeena sozietate irregular, erantzukizun mugatuko, kooperatiba edo gisako sozietate bateko partaidea bada, hura eratu zeneko akta aurkeztu beharko du, bazkide kopurua jasotzen duena; orobat, egiaztatu beharko du hiruhilekoan 2.000 euroko fakturazioa egiten duela bazkide bakoitzeko, bestela ez baitu deialdi honen xede den diru-laguntzarako eskubiderik izanen.
8. oinarria.–Laguntzen zenbatekoa.
Deialdi honen onuradunei diru-laguntza bakarra emanen zaie, urtean 2.000 eurokoa izanen baita.
9. oinarria.–Epea, instrukzioa, tramitazioa eta ebazpena.
1. Prozedura alde batek eskaturik hasiko da, interesdunak Noain Elortzibarko Udalera eskaera igorriko du eta entitate horretako erregistroan aurkeztuko da.
Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako edozein modutan aurkezten ahalko da.
Diru-laguntzak emateko prozeduraren instrukzioa eta tramitazioa Udalaren Idazkaritzari dagozkio eta ebazpena, berriz, alkate udalburuari.
2. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, autonomo gisa lanean hasi eta biharamunetik hasita.
Diru-laguntzei buruzko deialdi honek indarra hartu baino lehen, 2015ean lanean hasi diren guztiek hilabeteko epea izanen dute, autoenplegua sustatzeko Noain Elortzibarko Udalak 2015. urtean ematen dituen kontrataziorako diru-laguntzak arautzen dituen deialdia eta haien oinarri arautzaileak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Nolanahi ere, diru-laguntzak eskatzeko epea 2015eko abenduaren 31n bukatuko da.
Eskaera epez kanpo aurkeztuz gero ukatu eginen da diru-laguntza.
3. Deialdi honetako eskabideak eta eranskinak Udalaren web orrian eskura daitezke: http://www.noain.es.
4. Eskabideak eredu normalizatuetan aurkeztu beharko dira, eskabide orriaren atzeko aldean agertzen diren agiriekin batera.
5. Noain Elortzibarko Udalak aurkezten den eskaera behar bezala baloratu eta ebazteko behar dituen argibide osagarri guztiak eskatzen ahalko ditu.
6. Noain Elortzibarko alkate udalburuak ebatziko du diru-laguntza eman ala ukatzea. Ebazpen hori gehienez ere hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, eskaera tramitatzeko eskumena duen organoko erregistroan sartzen denetik hasita. Epe hori ebazpen espresik jakinarazi gabe bukatzen bada, ulertuko da aurkeztutako eskaera administrazioaren isiltasunaren bidez ezetsi dela.
Noain Elortzibarko Udalak diru-laguntza eskatzeko funtsa den jarduketa egin dela egiaztatu ondoren, diru-laguntza eman eta ordainduko du.
Ebazpenak ez du administrazio bidea amaituko. Hori dela eta, horren aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahalko dira, hautara:
a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten denetik hasita.
c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.
10. oinarria.–Laguntza emateko prozedura.
Deialdi honetan ezarritako diru-laguntzak tramitatzeko, banakako ebaluazioaren araubidea erabiliko da. Emateko prozedura, berriz, bat etorriko da Noain Elortzibarko lurralde, ekonomia eta gizarte pizgarrien Udal Planeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren aurreikuspenekin, bai eta oinarri arautzaile hauetan ezarritakoarekin ere.
11. oinarria.–Ordaintzea.
Diru-laguntza hiru hilekoan behin ordainduko da, hilabetea bukatuta, Gizarte Segurantzan kideturik segitzen duela eta 7. oinarrian ezarritako fakturazioa frogatu ondoren.
12. oinarria.–Diru-laguntzak itzultzea.
1. Diru-laguntza emateko ebazpena baliorik gabe uzteko arrazoiak bilduak daude Noain Elortzibarko Lurralde, Ekonomia eta Gizarte Pizgarrien Udal Planeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzaren 37. artikuluan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 37. artikuluan; arrazoi horiek jasotako zenbatekoa, osorik edo partez, itzuli beharra ekarriko dute, baita berandutza interesak pagatzeko eskatzea ere, diru-laguntza eman zenetik hori itzuli behar dela erabaki bitarte.
2. Diru-laguntzak itzultzeko prozedura arautuko dute Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen VI. tituluan administrazio prozeduren gainean dauden xedapen orokorrek eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean ezarritakoak.
13. oinarria.–Zehapen prozedura.
Dirua itzultzeko espedientearen tramitazioaren ondorioz sumatzen bada Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren IV. tituluan zehazten diren arau-hausteetako bat izan dela, foru lege berean ezarritako prozedurari jarraikiko zaio.
Orobat, enpresak aurkeztutako dokumentuetan funtsezko irregulartasuna dagoela antzematen baldin bada, emandako diru-laguntza ezeztatu eta kobratutako zenbatekoa itzultzeko eskatzen ahalko da.
14. oinarria.–Aplikatu beharreko araudia.
Oinarri arautzaile hauetan arautu ez den orotan, Noain Elortzibarko Lurralde, Ekonomia eta Gizarte Pizgarrien Udal Planeko diru-laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan eta Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrean xedatutakoa aplikatuko da.
AUTOENPLEGUA SUSTATZEKO DIRU-LAGUNTZAK ESKATZEKO ORRIA, NOAIN ELORTZIBARKO UDALAREN ENPLEGU PLANAREN BARNEAN
–Eskatzailearen datuak:
IFZ ......................... Izena edo sozietatearen izena ....................... Helbidea ...................................... Herria .................................. Posta kodea ................... Telefonoa ............................ Posta elektronikoa ................................................ Gizarte Segurantzako kotizazio kontua .........................
–Jarduera mota:
Kodea: .................................. Izena:
–Eskaerari buruz zerbait argitu behar izanez gero, norekin:
Izen-deiturak: ......................................... Telefonoa: ............................ Posta elektronikoa:
Behean sinatzen duenak eskaera hau aurkezten du Noain Elortzibarko Udalaren aurrean, ekintza horren ondorio guztiak bere gain hartuz, eta ziurtatzen du emandako datu guztiak egiazkoak direla.
..................(e)n, 2015eko ...........aren .....(e)an
(Eskatzailearen sinadura)
Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko agiriak.
1.–Eskatzailea JEZn alta emanda dagoela eta ordainketa eguneratua duela frogatzen dituen agiria.
2.–Autonomoen araubide berezian alta ematen duen pertsonaren erroldako ziurtagiria (Noain Elortzibarko Udalak eskatu beharrekoa).
3.–Autonomoen araubide bereziko altaren ziurtagiria edo frogagiria, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrean.
4.–Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren txostena, jardueraren hasiera egunean langabea zela frogatzen duena.
5.–Deialdiaren 5. oinarrian ezarritako bazterketari buruzko adierazpena (I. eranskina).
6.–Deialdiaren 4. oinarriaren d) atalean onuradunei buruz ezarritako betebeharren gaineko aitorpena (II. eranskina).
7.–Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera (eredu ofiziala. III. eranskina).
8.–Sozietatea eratu zeneko akta edo eskritura, hala badagokio, haren bazkide kopurua egiaztatzen duena.
Izena: ................................................................................................., IFZ: ..............., kargua: ...................................................................................., entitatea: “................................”,
ZIURTATZEN DUT:
Noain Elortzibarko Udalean aurkezten ditudan dokumentuen fotokopiek bat egiten dutela jatorrizkoekin.
Baimena ematen dudala goian aipatutako datuen tratamendu informatikorako, Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta garatzen duen gainerako araudian xedatutakoaren ondorioetarako, eta eskubidea ematen diodala Noain Elortzibarko Udalari datuen erabilera informatikorako.
..................(e)n, 2015eko ...........aren .....(e)an
(Eskatzailearen sinadura)
I. ERANSKINA
Deialdiaren oinarrietan ezarritako bazterketari buruzko adierazpena
Izena: ............................................, IFZ: ........................., honen ordezkaria:
ADIERAZTEN DUT egia eta osoa dela adierazpen honetan jasotako informazioa.
1.–Jarduera hasi aitzineko hiru urtean ez naizela jarduera berean edo antzekoan ibili autonomo gisa.
.................(e)n, 2015eko .............aren ..............(e)an
(Eskatzailearen sinadura)
II. ERANSKINA
Deialdiaren 4. oinarriaren d) atalean onuradunen gain
ezartzen diren betebeharren gaineko aitorpena
Izena: ............................................, IFZ: ......................, honen ordezkaria:
ADIERAZTEN DUT egiazkoa eta osoa dela aitorpen honetan jasotzen den informazioa.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluak xedatzen duenez, bertan aipatzen diren inguruabarretako batean dauden pertsona edo entitateek ezin izanen dituzte kobratu foru lege horretan arautzen diren diru-laguntzak.
Artikulu horrekin bat, adierazten dut ordezkatzen dudan entitatea ez dagoela inguruabar hauetako bakar batean ere:
a) Epai irmoan ezarritako kondenaren ondorioz diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko gaitasunaz gabeturik egotea.
b) Borondatezko konkurtsoaren deklarazioa eskatua izatea, ezein prozeduratan kaudimengabea deklaratua izatea, konkurtsoan deklaratua izatea –horretan hitzarmen batek eraginkortasuna hartzen duenean izan ezik–, kontu-hartze judizialaren mende egotea edo Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera gaitasungabeturik egotea, konkurtsoa kalifikatzen duen epaian finkatutako desgaikuntza aldia bukatu gabe dagoela.
c) Administrazioarekin izenpeturiko edozein kontratu bukatutzat ematera behartua izatea, kausaren batean erruduntzat joa izateagatik.
d) Pertsona fisikoa, merkataritza sozietateko administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza eramaten dutenak ez egotea Gobernukideen eta Estatuko Administrazio Orokorraren Goi Karguen interes-gatazkak arautzeko apirilaren 10eko 5/2006 Legeak eta Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Bateraezintasunari buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legeak aipatzen dituzten kasuetariko batean, edo izatea Hauteskundeen Araubide Orokorrari buruzko ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan arautzen diren hautetsietariko edozein, bertan edo gai horiei buruzko araudi autonomikoan ezarritako baldintzetan.
e) Indarra duten xedapenek ezartzen dituzten zerga betebeharrak edo Gizarte Segurantzakoak eguneraturik ez izatea, erregelamendu bidez ezarrita dagoenaren arabera.
f) Egoitza fiskala erregelamendu bidez paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurralde batean izatea.
g) Diru-laguntzak itzultzeko betebeharren ondoriozko ordainketak eguneraturik ez izatea, erregelamendu bidez xedatzen diren baldintzetan.
h) Diru-laguntzak eskuratzeko aukeraren galerarekin zehatu izana, lege honen ondorioz edo horrela ezartzen duten beste lege batzuen ondorioz.
i) Lege honen 11. artikuluaren 3. ataleko bigarren paragrafoan aipatzen diren elkarteak ezin izanen dira onuradun izan, haien kideetako edozeinek aurreko debekuetakoren bat badu.
j) Diru-laguntzak biltzeko debekuak orobat eraginen die beste enpresa batzuei, baldin eta, haien kudeatzaileak nor diren edo beste inguruabar batzuk ikusita, pentsatzekoa bada eraldaketa, bat egite edo oinordetza bidez, debeku hori jaso duten enpresen jarraipen edo eratorriak direla.
Orobat, adierazten dut ordezkatzen dudan entitatea ez dela baztertua izan arau-hauste oso larrien ondorioz enplegu programen aplikazioaren onuretatik, Lan Arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen Testu Bateginean xedatutakoari jarraikiz (abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia).
.................(e)n, 2015eko .............aren ..............(e)an
(Eskatzailearen sinadura)
III. ERANSKINA
Transferentzia bidez ordaintzeko eskabidea
–Eskatzailea:
Izen-deiturak (edo sozietatearen izena) ................................ IFZ/IFK ...................................................... Helbidea (karrika, plaza, etorbidea...) ................................... Zenbakia, eskailera, solairua, atea ...................... Telefonoa ....................... Posta kodea ........................... Herria ............................. Probintzia .............................
–Bankuko kontua:
Kontuaren titularra (bat egin behar du eskatzailearen izenarekin eta bi deiturekin edo sozietatearen izenarekin) ......................................
Banketxearen kodea: __ __ __ __
Sukurtsalaren kodea: __ __ __ __
Kontrol digituak: __ __
Kontuaren zenbakia: __ __ __ __ __ __ __ __ __ __
...............................(izena) nire izenean edo honen ordezkari (1)................ (eskatzailearen edo ordezkatzen duenaren izena), Noain Elortzibarko Udaleko Diruzaintzari eskatzen diot nire alde egiten diren ordainketa-aginduak “bankuko kontua” izeneko atalean adierazitako kontu zenbakian ordaintzea.
..................(e)n, 2015eko ...........aren .....(e)an
(1) Zehaztu zure izenean ari zaren, edo noren edo zein entitateren izenean ari zaren.
Iragarkiaren kodea: L1510114