2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Lehorreko mahastien herrilurra enkantean
Mendabiako Udalak, 2015eko uztailaren 30eko bilkura arruntean, aho batez erabaki zuen enkante publikoa egitea ahozko posturen bidez, lehorreko mahastien herrilur independente bat (5/2015) esleitzeko. Lurzati horrek 1.343,82 metro karratu ditu (erregu eta erdi), eta Udal Katastroko 9. poligonoko 1131 H lurzatiari dagokio, Majalpozo alderdian.
Enkantea Udaletxean eginen da abuztuaren 19an, asteazkenez, 13:00etan. Enkantean parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izanen da hamabost euroko behin-behineko bermea jarri izana, eta Mendabiako Udalean inolako zorrik ez izatea.
Esleipen hau zuzentzen duen baldintza-agiria interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan.
Argitara ematen da, orok jakin dezan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 143.2 artikuluan ezarritakoa betez.
Mendabian, 2015eko uztailaren 31n.–Alkate udalburua, María Josefa Verano Elvira.
Iragarkiaren kodea: L1511040