2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ELIZAGORRIA
2015eko ekitaldiko JEZa
Honen bitartez aditzera ematen zaie Elizagorriko herritarrei, Jarduera Ekonomikoen gaineko 2015eko zerga borondatez ordaintzeko epea 2015eko uztailaren 22an hasi eta abuztuaren 22an bukatuko dela.
Helbideratuta ez dauden ordainagiriak Elizagorriko Udalaren kontuetan ordainduko dira, Nafarroako Rural Kutxan, aipatutako epean.
Helbideratutako ordainagiriak titularrek baimendutako banku-kontuetan kargatuko dira borondatezko epearen azken egunean, 2015eko abuztuaren 22an.
Epe hori iragandakoan, Derrigorrezko Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, hark premiamendu bidez kobra ditzan, aldez aurretik jakinarazi gabe.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Elizagorrian, 2015eko uztailaren 22an.–Alkate udalburua, Máximo López Caro.
Iragarkiaren kodea: L1510621