149. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

1805/2015 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez destinoa ematen zaie, zerbitzu eginkizunetako egoeran, ikastetxeetan berariazko proiektu edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostuak merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdian hautatutako izangaiei.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 12an emandako 600/2015 Ebazpenaren bidez, ikastetxeetan berariazko proiektu edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostuak zerbitzu eginkizunetan betetzeko merezimendu lehiaketarako deialdia onetsi zen.

Haren zortzigarren oinarriak ezartzen du proiektu edo programa hauei dagozkien lanpostuak zerbitzu eginkizunetan beteko direla, bi ikasturtez gehienez, haiek ezarriak dituzten ikastetxeetan, 2015eko irailaren 1etik hasita.

Aipatu deialdian aurreikusitako prozedura bukaturik, bidezkoa da destinoa esleitzea, zerbitzu eginkizunetako egoeran, bertan aukeratutako izangaiei.

Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 15/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ikastetxeetan berariazko proiektu edo programak aztertu eta ezartzeko lanpostuak zerbitzu eginkizunetan eta merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari jarraikiz, zerbitzu eginkizunak esleitzea deialdi honen eranskinean ageri diren irakasleei.

2. Zerbitzu eginkizun horiek 2015eko irailaren 1etik 2017ko abuztuaren 31ra bitarte izanen dituzte ondorioak.

Zerbitzu-eginkizunak emateko ezinbestekoa izanen da esleitutako ikastetxean kasuan kasuko espezialitatean eta hizkuntzan lanpostu hutsen bat izatea, ikasturte bakoitzerako hezkuntza plangintzaren arabera aurreikusitako beharrak zein diren zehaztu ondoren.

3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

4. Ebazpen honen eta bere eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

5. Ebazpen hau eta eranskina Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileriaren Plantillarako Bulegora, Deialdien Atalera, Giza Baliabideen Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren eta Langileriaren Araubidearen Bulegora, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte-Aseguruen Atalera, Hezkuntzako Ikuskapenaren Zerbitzura, Hezkuntzako Parte-hartzearen, Irakasleentzako Arretaren eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien Zerbitzura, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzura eta Lanbide Heziketaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2015eko uztailaren 13an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.

ERANSKINA

DEITURAK ETA IZENA

PROGRAMA/PROIEKTUA

IKASTETXEA

HASIERA EGUNA

BUKAERA EGUNA

Santos

Touza

Cibrán

Gatazkei heltzeko eta bitartekaritzarako taldeko arduraduna

Uharteko “Huarte” BHI

2015-09-01

2017-08-31

Ardanaz

Ulibarri

M.ª Concepción

Proiektuetan oinarritutako lantaldeen koordinazioa Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetan

Uharteko “Huarte” BHI

2015-09-01

2017-08-31

Tejedor

Alonso

Ana M.ª

Enplegua lortzeko gaitasunak garatzea Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloetako diziplinarteko proiektuetan

Uharteko “Huarte” BHI

2015-09-01

2017-08-31

Quintana

Fuentes

Carlos

Proiektuetan oinarritutako ikaskuntza garatzea Oinarrizko Lanbide Heziketako Sukaldaritza eta Jatetxeak zikloan

Uharteko “Huarte” BHI

2015-09-01

2017-08-31

Monreal

Sáez

Pilar

Ikaskuntza taldeak

Iruñeko “García Galdeano” HLHIP

2015-09-01

2017-08-31

Martínez

García

Beatriz

Pentazitatea-Ingelesa

Iruñeko “Julio Caro Baroja” BHI

2015-09-01

2017-08-31

Avellana

Bono

Celia

Pentazitatea-Musika

Iruñeko “Julio Caro Baroja” BHI

2015-09-01

2017-08-31

Sáez-Benito

Sáez de Guinoa

Iván

Pentazitatea-Gorputz Hezkuntza

Iruñeko “Julio Caro Baroja” BHI

2015-09-01

2017-08-31

De Santisteban

Comino

Luisa María

Pentazitatea-Biologia eta Geologia

Iruñeko “Julio Caro Baroja” BHI

2015-09-01

2017-08-31

Pérez

Barbachano

Raquel

Pentazitatea-Biologia eta Geologia

Iruñeko “Julio Caro Baroja” BHI

2015-09-01

2017-08-31

Eslaba

Vidondo

M.ª Asunción

Pentazitatea-Marrazketa

Iruñeko “Julio Caro Baroja” BHI

2015-09-01

2017-08-31

Picallo

Toro

Sylvia

Pentazitatea-Frantsesa

Iruñeko “Julio Caro Baroja” BHI

2015-09-01

2017-08-31

Ruiz

Preciado

Jorge

Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren diseinua eta ezarpena

Lizarrako “Tierra Estella” BHI

2015-09-01

2017-08-31

Marín

Barasoain

Alicia

Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren diseinua eta ezarpena

Tuterako “Valle del Ebro” BHI

2015-09-01

2017-08-31

López

Sánchez

Juan Miguel

Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren diseinua eta ezarpena

Azagrako “Reyno de Navarra” DBHI

2015-09-01

2017-08-31

Bailo

Romeo

José Antonio

Kalitatea Kudeatzeko Sistemaren diseinua eta ezarpena

San Adriango “Ega” BHI

2015-09-01

2017-08-31

F1510350

Iragarkiaren kodea: F1510350