2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZALLE
Ehiza barruti publikoa enkantean
Itzalleko Kontzejuak enkante publikoa eginen du, titular deneko ehiza barruti publikoaren aprobetxamendua emateko. Barrutiak NA-l0.417 matrikula du eta hauek eratzen dute:
1.–Uso migratzailearen ehizaren aprobetxamendua, Rajan; 10 ehiza postu dira baimenduak, eta etxola egokia ere barruan da.
2.–Barrutiaren gainerakoa, Itzalleko eta Otsateko mugapeei dagokiena.
3.–Esleipen epea bost denboraldikoa izanen da.
Horren guztiaren hasierako prezioa 30.000 eurokoa da, denboraldiko, BEZa barne.
Enkante honetan Ripaldako mugapea ere sartzen da, zehaztu beharreko baldintzetan sartu ere.
Proposamenak Kontzejuaren aretoan aurkeztuko dira, 2015eko abuztuaren 13ko arratsaldeko zazpiak arte (osteguna da egun hori).
Enkantean esku hartzeko, hasierako prezioaren ehuneko 2 utzi beharko da.
Enkantea arautuko duen baldintza-agiria interesdunen eskura dago Kontzejuaren Idazkaritzan eta telefono hauetan: 629458649 eta 690672081.
Itzallen (Zaraitzu), 2015eko uztailaren 27an.–Alkatea, Francisco Sarries Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1510841