149. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GESALATZ

Alkateordearen izendapena

Gesalazko Udaleko alkateak, Alkatetzaren 2015eko ekainaren 25eko ebazpenaren bidez, honako hau ebatzi zuen:

Lehenbizikoa.–Javier Azanza Ros zinegotzia Udal honetako alkateorde izendatzea, legean ezarritakoari jarraituz bere eginkizunak bete beharko baititu.

Bigarrena.–Horren berri ematea Osoko Bilkurari hurrengo bilkuran.

Hirugarrena.–Ebazpen hau interesdunari jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta indarra alkateak ebazpena sinatu eta biharamunean hartuko duen.

Gesalatzen, 2015eko ekainaren 25ean.–Gesalazko alkatea, María Vicenta Goñi Azanza.

Iragarkiaren kodea: L1510758