149. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARDE

1. poligonoko 164. lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena

Gardeko Udalak, 2015eko uztailaren 7an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Francisco José Berraondok eta Irene Azparrenek sustatutako xehetasun azterlana. Horren bidez, Gardeko Udal Planak (Gardeko 1. poligonoko 164. lurzatian) mugatutako AA40 jarduketa asistematikoko lerrokadurak aldatu dira, Javier Artaso arkitektoak 2015eko apirilaren 24an idatzitako eta Natalia Guerrero Aspurz udal arkitektoak 2015eko maiatzaren 12an ontzat emandako testuaren arabera.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Garden, 2015eko uztailaren 7an.–Alkatea, José Javier Echandi Sarries.

Iragarkiaren kodea: L1510590