149. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Udalkideen ordainsariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak

Funesko udalkideen ordainsariak, bilkura-sariak eta kalte-ordainak zehazteko ireki den espedientea azterturik, Kontu-hartzailetzaren eta Idazkaritzaren informazioa izanik, TAOLen 75. artikuluan eta AFEren 13. artikuluan xedatutakoa oinarri harturik eta, kontuan harturik, Nafarroako Foru Komunitateko lurralde esparruan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak (TAFL) arloa zehatz-mehatz arautzen ez duela eta Nafarroako arauak berariaz arautzen ez duen orotan estatuko legedian ezarritakoari heltzen diola (TAFLren 57. art.), Funesko Udalak, 2015eko ekainaren 29an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

2015eko ekitaldiko gainerako hiletarako jarraian zehazten den ordainsarien araubidea ezartzea:

Lehenbizikoa.–Jarraian aipatzen diren udalkideek beren karguak aipatu araubidean gauzatuko dituztela ezartzea, hau da, karguen berezko zereginetan erabateko dedikazioa edo partziala izanda:

Erabateko dedikazioa: inor ez.

Bigarrena.–Karguak erabateko dedikazioan edo partzialean betetzen ez dituzten zinegotziendako kalte-ordain eta bilkura-sari hauek ezartzea:

A) Organo kolegiatuen bilkuretara joateagatik:

–Kide anitzeko organoen bilkuretan parte hartzeagatik, diru-kopuru hauek hartuko dituzte:

a) Osoko bilkuretara joateagatik: 100 euro/bilkura.

b) Informazio batzordeetara joateagatik: 30 euro/batzorde.

b.1) Zinegotzi bakoitzeko 48 batzordeko gehieneko muga egonen da; eta gainera:

Bilkura-saririk ordaintzen ez duen organo kolegiaturen bat badago, Udalak ordainduko du hori, honela: 30 euro gehi kilometrajea.

B) Zerbitzu eginkizunengatik honako dieta hauek hartuko dituzte:

Kalte-ordainak:

–Bidaia gastuak: norberaren ibilgailua ez den edozein garraiobide erabili beharrak sorrarazten dituenak; norberaren ibilgailua erabiliz gero, ekitaldi honetarako kilometrajearen alorrean xedatua dagoenaren arabera ordainduko da. 0,30 euro/km 2015erako.

–Karguan aritzean sortzen diren gastuen ondoriozko kalte-ordainak agiri bidez frogatu behar dira.

Hirugarrena.–Eginkizunak dedikazio partzialeko araubidean gauzatzen dituen udalkidearen alde (alkatea) jarraian aipatzen diren ordainsariak ezartzea, hamalau soldatatan jasoko direnak: horietatik hamabi dira urteko hilabeteei dagozkienak eta beste biak, aldiz, ekainari eta abenduari dagozkien hilabete-sariak. Gizarte Segurantzaren araubide orokorrean alta emanen zaio, Udalak bere gain hartuko ditu Gizarte Segurantzaren Araubide Orokorraren arauek enpresei beren zerbitzuko langileez den bezainbatean ezartzen dizkien betebeharrak, eta Udalbatzak ordainduko du ordaindu beharreko enpresa kuota:

Izen-deiturak eta kargua: Ignacio Felipe Domínguez Martínez (alkatea).

Urteko ordainsari gordina (21.374,08 euro): (Hileko lansari gordina: 1.526,72 euro).

Ordainsari horiek jasotzea bateraezina da kide anitzeko organoetako bilkura-sariekin.

Laugarrena.–Gastua baimentzea eta xedatzea gastuen 2015eko aurrekontuko hautetsiendako dietei buruzko kontu-sailaren kargura. Halaber, erabakia Kontu-hartzailetzari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Funesen, 2015eko ekainaren 30ean.–Alkatea, Ignacio Domínguez Martínez.

Iragarkiaren kodea: L1510145