2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
Kargu publikoen ordainsariak
Etxarri Aranazko Udalak, 2015eko uztailaren 9an egindako osoko bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:
Ikusirik 20/2012 Foru Legea, abenduaren 26koa, Toki Ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula ezartzen dituena, 2013ko eta 2014ko aurrekontu-ekitaldietarako; idazkariak informatzen du legeko 15. artikuluko g paragrafoan arautzen direla konpentsazioak deuseztatu edo eten eginen diren kasuak. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Antolaketaren eta Funtzionamenduaren Erregelamenduaren 13. artikuluan agindutakoan oinarriturik, Udaleko kontu hartzailea kontsultaturik, Udalaren ezaugarri bereziei erreparatu ondotik, osoko bilkuran Udalbatzak aho batez honako hau erabaki du:
Lehena.–Alkateak dedikazio osoa izatea onestea.
Bigarrena.–Alkateak lanaldi osoa izanen du, hau da, 35,40 ordu astean. Bestalde, 29.374,24 euroko soldata gordina jasoko du urtean, hamabi hilabetetan banatua, eta aparteko bi paga, 2.098,16 euro gordinekoa bakoitza. Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Gizarte Segurantzako langile kuota kontuan izanik. Era berean, Udalak bere gain hartuko du enpresa kuota ordaintzea.
Alkatearen ordainsariak urtero eguneratuko dira KPIren igoeraren arabera, organo eskudunak bestelako igoerarik ezartzen ez badu.
Hirugarrena.–Gizarte Segurantzaren Diruzaintzako Lurralde Bulegoan eskatzea Gizarte Segurantzan dagokion araubidean sartzeko edo alta emateko, legediak agindutako moduan.
Laugarrena.–Alkatearen liberatzeari buruzko erabaki honek 2015eko ekainaren 13etik aurrera hartuko du indarra.
Bosgarrena.–Dedikaziorik ez duten gainerako hautetsiek zenbateko hauek jasoko dituzte organo kolegiatuetara joateagatik,.
–Organo kolegiatuetan agertzea: 95 euro (laurogeita hamabost euro) organo kolegiatuetako bilkura bakoitzean agertzeagatik; urtean 1.459,36 euro, gehienez ere.
Zenbateko horiei legeak agindutako atxikipenak aplikatuko zaizkie, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela eta.
Hurrengo urteetan, zenbateko horiek eguneratuko dira, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak onesten duen urteroko ebazpenean xedatutakoaren arabera.
Seigarrena.–Udalbatzako kideek kalte-ordainak jasotzeko eskubidea dute karguan ari direla izandako gastuen ordain, betiere gastu horiek behar bezala baimendu badira eta agirien bidez justifikatzen badira. Baldintzak eta zenbatekoak, berriz, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat urtero ordainsarien alorrean ezartzen direnak izanen dira.
Zazpigarrena.–Zinegotzien ordainsariei buruzko erabaki honek 2015eko ekainaren 13etik aurrera hartuko du indarra.
Zortzigarrena.–Erabaki honen berri ematea Udalaren Kontu-hartzailetzari.
Bederatzigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki oholean argitaratzea.
Etxarri Aranatzen, 2015eko uztailaren 21ean.–Alkatea, Eneka Maiz Ulair.
Iragarkiaren kodea: L1510658