2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Udaltzainburua. Izendapena
Nafarroako Poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legearen 23. eta 26. artikuluek diotenez, Polizia Kidegoko burua izendapen libreko behin-behineko langilea izanen da, eta alkateari edo toki entitateko buruari dagokio hura izendatu eta kargutik kentzea.
Horrenbestez, dituen eskudantziak erabiliz eta uztailaren 24ko 211/2015 Dekretuaren bidez, Alkatetza honek honakoa.
EBATZI DU:
1. Miguel Ángel Remirez Hermoso Lizarrako Udaltzaingoko buru izendatzea, behin-behineko langileen araubidearekin. Indarra duen legerian aurreikusitako eskubide eta betebeharrak izanen ditu.
2. Izendapenak 2015eko abuztuaren 1etik aitzina izanen du eragina eta nire agintaldiaren bukaera egunera arte, non tarte horretan kargu-uzterik gertatzen ez den.
3. Kargua Alkatetzaren mende egonen da.
4. Ebazpen honen berri ematea Osoko Bilkurari, kide anitzeko organo horrek egiten duen lehen bilkura arruntean, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.
Lizarran, 2015eko uztailaren 24an.–Alkatea, Koldo Leoz Garciandia.
Iragarkiaren kodea: L1510778