1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1804/2015 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez destinoa ematen zaie, zerbitzu eginkizunetako egoeran, Irakasleentzako Laguntza Zentroetako (ILZ) zuzendari eta aholkulari izateko lanpostuak zerbitzu eginkizunen araubidean eta merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdian hautatutako izangaiei.
Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 18an emandako 651/2015 Ebazpenaren bidez merezimendu-lehiaketarako deialdia ontsi zen Irakasleentzako Laguntza Zentroetako (ILZ) zuzendari eta aholkulari izateko lanpostuak zerbitzu eginkizunen araubidean betetzeko.
Haren bederatzigarren oinarriak ezartzen du zerbitzu eginkizun hauek, hasteko, bi ikasturte oso iraunen dutela 2015eko irailaren 1ean hasita.
Zuzendaritza lanpostuetarako, behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, irakasle interesdunek ordura arteko lanaren memoria aurkeztuko diote gai horretan eskuduna den zerbitzuari. Gai bakoitzean eskuduna den zerbitzuak baloratuko du memoria. Memoriaren balorazioa Giza Baliabideen Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.
Aholkularitza lanpostuetarako, behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, irakasle interesdunek ordura arteko lanaren memoria aurkeztuko diote zentroko zuzendariari. Zentroko zuzendariak baloratuko du memoria, baita gai bakoitzean eskuduna den zerbitzuak ere. Memoriaren balorazioa Giza Baliabideen Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.
Memoriak balorazio positiboa izateak ekarriko du zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea.
Ondorioz, aipatu deialdian aurreikusitako prozedura bukaturik, bidezkoa da destinoa esleitzea, zerbitzu eginkizunetako egoeran, bertan aukeratutako izangaiei.
Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 15/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Irakasleentzako Laguntza Zentroetako (ILZ) zuzendari eta aholkulari izateko lanpostuak zerbitzu eginkizunen araubidean eta merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari jarraikiz, zerbitzu eginkizunak esleitzea deialdi honen eranskinean ageri diren irakasleei.
2. Zerbitzu eginkizun horiek 2015eko irailaren 1etik 2017ko abuztuaren 31ra bitarte izanen dituzte ondorioak.
3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Ebazpen honen eta bere eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
5. Ebazpen hau eta eranskina Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileriaren Plantillarako Bulegora, Deialdien Atalera, Giza Baliabideen Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren eta Langileriaren Araubidearen Bulegora, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte-Aseguruen Atalera, Hezkuntzako Ikuskapenaren Zerbitzura eta Unibertsitateen, Kalitatearen eta Prestakuntzaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2015eko uztailaren 13an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTUA | ZENTROA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
Pagola | García | Fernando | Hezkuntza teknologietako aholkularitza | Lizarrako ILZ | 2015-09-01 | 2017-08-31 |
García | Jiménez | Eduardo | Zuzendaritza | Lizarrako ILZ | 2015-09-01 | 2017-08-31 |
Irigoyen | Perurena | Jose Javier | Hezkuntza teknologietako aholkularitza | Lekarozko ILZ | 2015-09-01 | 2017-08-31 |
Urroz | Goicoechea | Maider | Esparru zientifiko-teknologikoko aholkularitza | Iruñeko ILZ | 2015-09-01 | 2017-08-31 |
Ilzarbe | Ibargaray | M.ª Begoña | Haur eta Lehen Hezkuntzako aholkularitza | Iruñeko ILZ | 2015-09-01 | 2017-08-31 |
Laspidea | Arnedo | Rakel | Lanbide Heziketako aholkularitza | Iruñeko ILZ | 2015-09-01 | 2017-08-31 |
Rey | Bacaicoa | Juan | IKT tresnetako aholkularitza kalitatea kudeatzeko sistemetan | Iruñeko ILZ | 2015-09-01 | 2017-08-31 |
Cibiriáin | Ochotorena | Izaskun | Kalitatea kudeatzeko sistemetako aholkularitza | Iruñeko ILZ | 2015-09-01 | 2017-08-31 |
Gamboa | Zabalo | Francisco | Hezkuntza teknologietako aholkularitza | Iruñeko ILZ | 2015-09-01 | 2017-08-31 |
López-Araus | Baines | Ana | Zuzendaritza | Iruñeko ILZ | 2015-09-01 | 2017-08-31 |
Buñuel | Sainz | Victor | Hezkuntza teknologietako aholkularitza | Tafallako ILZ | 2015-09-01 | 2017-08-31 |
Arellano | Santos | Javier | Hezkuntza teknologietako aholkularitza | Tuterako ILZ | 2015-09-01 | 2017-08-31 |
F1510375 |
Iragarkiaren kodea: F1510375