149. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUENIGO

370/2015 Ebazpena. Alkatetza bertze baten esku uztea

Cintruenigoko Udaleko alkate udalburuak, 2015eko uztailaren 24an, 370/2015 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

Cintruenigoko Udaleko (Nafarroa) alkate udalburu Raquel Garbayo Berdoncesek,

2015eko uztailaren 27tik abuztuaren 2ra bitartean herritik kanpo egonen naizenez.

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluari eta horrekin bat datozenei jarraituz,

EBATZI DUT:

1. Alkatetzaren eskumenak eta eginkizunak Udaleko alkateorde Casto Alvero Gonzálezen esku uztea, 2015eko uztailaren 27tik abuztuaren 2ra bitartean.

2. Eskuordetza hau alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Eskuordetza honen berri ematea Osoko Bilkurari, egiten duen lehen bilkuran.

4. Eskuordetza honek bere dataren hurrengo egunetik aitzina izanen ditu ondorioak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratu beharko da.

Cintruenigon, 2015eko uztailaren 24an.–Alkatea, Raquel Garbayo Berdonces.

Iragarkiaren kodea: L1510777