149. ALDIZKARIA - 2015eko abuztuaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

Artazuko udal igerilekuen prezio publikoak. Aldaketa

Artazuko Udalak, 2014ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean xedatuaren arabera, 2015eko ekitaldiko prezio publikoak, tasak, kargak, zergak eta ekarpenak onetsi zituen, eta horren guztiaren berri eman zen 2015eko 14. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 22an, iragarkia argitaratuta.

2015eko ekainaren 25ean, Artazuko Udalaren Osoko Bilkurak honako erabakia hartu du udalerrian indarrean dauden prezio publikoak aldatzeko:

“2015eko denboraldian Artazuko udal igerilekuetara sartzeko prezioei dagokienez, horiek erabiltzaileen zirkunstantzietara eta eskaerara moldatu behar direnez, Osoko Bilkurak aho batez jarraian adierazi diren prezioak onetsi ditu, igerilekuetara egun erdian sartzeko:

–18 urtetik gorakoak: 4,00 euro.

–11 eta 17 urte bitartekoak: 3,50 euro.

–3 eta 10 urte bitartekoak: 2,50 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten. Tenorez eta moduz erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat hartuko da.”

Artazun, 2015eko uztailaren 22an.–Alkatea, Javier Albizu Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1510608