2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARGUEDAS
2015eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Arguedasko Udalak, 2015eko uztailaren 22an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2015eko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari dagokionez xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Arguedasen, 2015eko uztailaren 23an.–Alkatea, Fernando Mendoza Rodríguez.
Iragarkiaren kodea: L1510745