1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
1803/2015 EBAZPENA, uztailaren 13koa, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana. Honen bidez destinoa ematen zaie, zerbitzu eginkizunetako egoeran, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko (NHBBZ) lanpostuak zerbitzu eginkizunen araubidean eta merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdian hautatutako izangaiei.
Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 18an emandako 652/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko (NHBBZ) lanpostuak zerbitzu eginkizunen araubidean eta merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen.
Haren zortzigarren oinarriak ezartzen du zerbitzu eginkizun hauek, hasteko, bi ikasturte oso iraunen dutela 2015eko irailaren 1ean hasita.
Behin lehenbiziko ikasturtea bukaturik eta bigarren ikasturteko martxoaren 1a baino lehen, irakasle interesdunek ordura arteko lanaren memoria aurkeztuko dio ikastetxeko zuzendariari. Ikastetxeko zuzendariak baloratuko du memoria, baita gai bakoitzean eskuduna den zerbitzuak ere. Memoriaren balorazioa Giza Baliabideen Zerbitzuari bidaliko zaio dagokion ikasturteko apirilaren 30a baino lehen.
Memoriak balorazio positiboa izateak ekarriko du zerbitzu eginkizunak hiru ikasturtez luzatu ahal izatea.
Ondorioz, aipatu deialdian aurreikusitako prozedura bukaturik, bidezkoa da destinoa esleitzea, zerbitzu eginkizunetako egoeran, bertan aukeratutako izangaiei.
Hezkuntza Departamentuko Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren abuztuaren 3ko 15/2011 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Nafarroako Hezkuntza Bereziko Baliabideen Zentroko (NHBBZ) lanpostuak zerbitzu eginkizunen araubidean eta merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko deialdiari jarraikiz, zerbitzu eginkizunak esleitzea deialdi honen eranskinean ageri diren irakasleei.
2. Zerbitzu eginkizun horiek 2015eko irailaren 1etik 2015eko abuztuaren 31ra bitarte izanen dituzte ondorioak.
3. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.
4. Ebazpen honen eta bere eranskinaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
5. Ebazpen hau eta eranskina Idazkaritza Tekniko Nagusira, Langileriaren Plantillarako Bulegora, Deialdien Atalera, Giza Baliabideen Zerbitzuko Kontrol Administratiboaren eta Langileriaren Araubidearen Bulegora, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko Nominen eta Gizarte-Aseguruen Atalera, Hezkuntzako Ikuskapenaren Zerbitzura eta Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2015eko uztailaren 13an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Begoña Unzué Vela.
DEITURAK ETA IZENA | LANPOSTUA | HASIERA EGUNA | BUKAERA EGUNA |
De los Arcos | Velázquez | M.ª Pilar | Eskolako orientatzailea, psikikoak | 2015-09-01 | 2017-08-31 |
Iraola | Sáez de Albéniz | M.ª Reyes | Eskolako orientatzailea, jarrera (euskaraz) | 2015-09-01 | 2017-08-31 |
San Martín | Izkue | Virginia | Maisua/maistra, entzumena (euskaraz) | 2015-09-01 | 2017-08-31 |
F1510352 |
Iragarkiaren kodea: F1510352