145. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NAFARROAKO IPARRALDEKO EUSKARA MANKOMUNITATEA

Deialdia, 2015ean euskara ikasteko diru-laguntzak emateko

–Xedea: euskara ikasteak dakartzan gastuak partez finantzatzeko diru-laguntzak ematea, espedientean dauden oinarri arautzaileetako xedapenei jarraikiz.

–Laguntzak emateko gehieneko aurrekontua: 13.900,00 euro.

–Laguntzak eskatzeko epea: irailaren 1etik 15era, biak barne, Euskara Mankomunitateko Erregistroan edo Mankomunitatea osatzen duten udalen erregistroetan.

–Onuradunak: Mankomunitatea osatzen duten udaletako batean erroldatuak.

–Aurkeztu beharreko agiriak: deialdiko oinarrietan zehazten direnak. Horiek, behar diren gainerako agiriekin batera, interesdunen eskura egonen dira Euskara Mankomunitatean.

Leitzan, 2015eko uztailaren 15ean. Lehendakaria, Alaitz Eskudero Bergara.

Iragarkiaren kodea: L1510379