2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUÑIGA
Alkateordearen izendapena. Ebazpena
Zuñigako Udaleko alkate udalburua naizen aldetik, Pedro María Oteiza Díazek, legez nire eskuetan ditudan eskudantziak erabiliz.
2015eko maiatzaren 24an udal hauteskundeak egin ondoren eta Udalbatza 2015eko ekainaren 13an egin bilkura berezian eratu ondoren.
Apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 eta 23.3 artikuluetan, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluan ezarriari jarraikiz,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Honako zinegotzi hau alkateordetza titular izendatzea:
1. alkateordea José Manuel González Ruiz de Zuazo izanen da.
Bigarrena.–Izendatuak ordezkatuko du alkate hau bere eskudantzietan legeak aurreikusitako kasuetan.
Hirugarrena.–Ebazpen hau izendatuari jakinaraztea, kargua onartzen ote duen azal dezan.
Laugarrena.–Aipatutako izendapenaren iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki oholean ikusgai jartzea.
Bosgarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran.
Seigarrena.–Izendapenak indar hartuko du ebazpen honen dataren biharamunean.
Zuñigan, 2015eko uztailaren 13an.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.
Iragarkiaren kodea: L1510504