145. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

Eskudantziak bertze baten esku uztea

Zuñigako Udaleko alkate udalburua naizen aldetik, Pedro María Oteiza Díazek, legez nire eskuetan ditudan eskudantziak erabiliz, bereziki AFEaren 43.3 artikuluan xedatuari jarraikiz,

EBATZI DUT:

Lehena.–José Manuel González Ruiz de Zuazo lehen alkateordearen esku uztea herrilurren eta ehiza barrutiaren zuzendaritza eta kudeaketa; eskuordetza hori berezia izanen da, AFEaren 43.3 artikuluan xedatuaren arabera.

Dagozkion zerbitzuen barne zuzendaritza eta kudeaketa hartuko ditu eskuordetzak, baita hirugarrenengan eragina duten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena ere.

Bigarrena.–Ebazpen honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, AFEaren 44.2 artikuluan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legean horrekin bat datozenetan xedatuari jarraikiz, nahiz eta eskuordetzak indarra izanen duen ebazpen hau sinatu eta biharamunetik aitzina.

Hirugarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehen osoko bilkura arruntean.

Zuñigan, 2013ko uztailaren 13an.–Alkatea, Pedro María Oteiza Díaz.

Iragarkiaren kodea: L1510503