2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZUBIETA
Hautetsien ordainak
Zubietako Udalak, 2015eko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:
“Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75. artikuluan ezarritakoari jarraikiz eta Toki ogasunek transferentzia arrunten bidez Nafarroako tributuetan parte hartzeko duten funtsaren zenbatekoa eta banaketa 2015eko eta 2016ko aurrekontu-ekitaldietarako ezartzen dituen 21/2014 Foru Legearen 7. artikulua kontuan hartuz, aho batez erabaki da:
1. Alkatearendako urtean 7.933 euroko kalte-ordaina edo ordaina ezartzea, karguaren betebeharrak betetzeko, hau da: Herriko Etxera joateagatik eta osoko bilkuretan, organo kolegiatuen bilkuretan eta bileretan parte hartzeagatik. Diru kopuru horri PFEZko atxikipena ezarriko zaio.
2. Zinegotziendako urtean 1.586 euroko kalte-ordaina edo ordaina ezartzea, karguaren betebeharrak betetzeko, hau da: osoko bilkuretan eta organo kolegiatuen bilkuretan parte hartzeagatik. Diru kopuru horri PFEZko atxikipena ezarriko zaio.
3. Zenbateko horiek eguneratuz joango dira, Nafarroako Gobernuak Udaleko kideen gastuetarako ematen duen diru-laguntza handitu ahalean.
4. Orobat, beren karguan aritzean dieta eta joan-etorriengatik sortzen diren gastuak ordainduko zaizkie Udalbatzako kideei, horiek frogatu eta behar diren ordainagiriak aurkeztu ondoan.
5. Erabaki honek atzera eragina izanen du, 2015eko ekainaren 13tik aitzina.
6. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzea.”
Zubietan, 2015eko uztailaren 15ean.–Alkatea, Ernesto Dominguez Olea.
Iragarkiaren kodea: L1510367