2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR NAGUSIA
Alkatetza bertze baten esku uztea
Alkatetzaren uztailaren 20ko 550/2015 Ebazpenaren bitartez, alkatea ordeztea erabaki da, udalerritik kanpo izanen delako.
Oporrak direla-eta aurtengo uztailaren 25etik abuztuaren 1era eta abuztuaren 8tik 16ra udalerritik kanpo egonen naizenez.
Legeak ezartzen duenez, alkaterik ez denean –kanpoan izateagatik, bertzeak bertze– alkateordeei dagokie alkatearen eginkizunetan aritzea, izendapen ordenaren arabera. Hala ere, alkateordeak ezin izanen ditu eginkizun horiek bereganatu, baldin eta alkateak ez baditu espresuki haren esku utzi dekretu baten bidez; dekretu horrek ezarriko du zer gai utzi dituen haren esku. Horiek horrela, 2015eko uztailaren 25etik abuztuaren 1era (biak barne) eta 2015eko abuztuaren 8tik 16ra (biak barne) izanen duelarik eragina, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu behar bada ere.
EBATZI DUT:
1. Piluka García Castellano lehen alkateordearen esku uztea alkatearen eginkizunak, hark bere gain hartzen dituela, 2015eko uztailaren 25etik abuztuaren 1era (biak barne) eta 2015eko abuztuaren 8tik 16ra (biak barne).
2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Zizur Nagusian, 2015eko uztailaren 20an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.
Iragarkiaren kodea: L1510532