2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Alkatetza lehen alkateordearen esku uztea
Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Eguesibarko alkate Alfonso Etxeberria Goñik uztailaren 3ko 1022/2015 Ebazpena eman duela, bere eginkizun guztiak uzteko lehen alkateorde Helena Arruabarrena Politeren eskutan, uztailaren 6tik 19ra, biak barne, kanpoan izanen baita.
Argitara ematen da Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47-2 artikulua bete beharrez, aipatu ebazpenak bere dataren biharamunetik aitzina indarra izanen badu ere.
Sarrigurenen, 2015eko uztailaren 3an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.
Iragarkiaren kodea: L1510386