145. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Epatzea deialdiaren kontrako gora jotzeko 15/01539 errekurtsoan

Honen bidez, hautaproben bitartez, Eguesibarko Udalaren zerbitzuko C mailako administrari-ofizialaren lanpostuan aldi baterako aritzeko izangaien bi zerrenda –horietako bat izangai euskaldunekin– osatzeko deialdian (2015eko 84. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 4koa) interesa dutenei jakinarazten zaie Iker Ojer Lorak gora jotzeko 15-01539 errekurtsoa aurkeztu duela euskaraz jakitea eskatzen ez duen zerrendaren oinarrietan euskara baloratzearen kontra Nafarroako Administrazio Auzitegian (Iturrama kalea, 10 –sarrera Eskirotz kaletik–, 31007 Iruña).

Orobat, interesdunak epatzen dira, beren eskubidearen aldekoa dela uste badute, Nafarroako Administrazio Auzitegian ager daitezen, 10 egun balioduneko epean, epatze hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Sarrigurenen, 2015eko uztailaren 14an.–Jarduneko alkatea, Helena Arruabarrena Polite.

Iragarkiaren kodea: L1510356