2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URRAULBEITI
Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren prezioak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena
Urraulbeitiko Udalak, 2015eko ekainaren 24an egin osoko bilkura berezian, hasiera batean onetsi du ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren prezioak arautzen dituen ordenantza, baita 1. eranskineko 4. tarifaren 4.5 atala ezabatzeko aldaketa ere. Ordenantzak ondorioak izanen ditu 2015eko urtarrilaren 1etik.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta, nahi izanez gero, bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.
Epe hori iraganik, erreklamaziorik aurkeztu ez bada, behin betiko onetsitzat joko dira.
Urraulbeitin, 2015eko uztailaren 1ean.–Alkatea, Ana Jesús Iriarte Equisoain.
Iragarkiaren kodea: L1510442