2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Alkatetzaren 24/2015 Dekretua, uztailaren 16koa
Adierazi den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak 24/2015 Dekretua eman du, eta hau da horren testua:
“Eneko Larrarte Huguet hiri honetako alkate udalburua, oporrak direla eta, hiritik kanpo egonen denez, beharrezkoa da neurriak hartzea egun horietan Alkatetza ordezkatzeko.
Kontuan hartuz Erregelamendu Organikoaren 24. eta 27. artikuluetan ezarritakoa, hain zuzen ere alkateordeei dagokiela, beren izendapenaren ordenari jarraituz, alkatea ordeztea, hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezinean dagoenean.
Eman dizkidaten ahalmenak erabiliz.
DEKRETATU DUT:
1.–Alkatetzari dagozkion eginkizunak lehen alkateorde Marisa Marqués Rodríguezen esku uztea, legeriak ezartzen dituen mugekin, 2015eko abuztuaren 1tik 9ra bitartean, biak barne.
2.–Dekretu honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari, egiten duen lehen bilkuran; ukitutako zinegotziari jakinaraztea; eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta sinatzen denetik aitzina izanen duen indarra”.
Tuteran, 2015eko uztailaren 16an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1510441