2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TUTERA
Alkatetzaren 23/2015 Dekretua, uztailaren 16koa
Adierazi den egunean, Tuterako Udaleko alkate udalburuak 23/2015 Dekretua eman du, eta hau da horren testua:
“Tuterako Udalak, 2015eko uztailaren 1ean eginiko osoko bilkura berezian, Informazio Batzordeak sortzea eta haien osaketa erabaki zituen, hori guztia azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Udal honen Erregelamendu Organikoak, bere 39. artikuluko a) atalean, zehazten du alkateari dagokiola berez haien burutza; halarik ere, egiazko burutza lanetarako edozein zinegotzi eskuordetu ahal duela, betiere Batzordeak berak hala proposaturik eta Batzordean berean egin hautespenaren ondotik.
Alkatetzak Informazio Batzordeak deitu zituen, haiek osatu eta buruak aukeratzeko.
Ikusirik batzordeek egin dituzten proposamenak eta kontuan harturik Barne Araubideko Informazio Batzordeko burua alkatea izanen dela. Toki araubideari buruzko araudiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
DEKRETATU DUT:
Lehenbizikoa.–Aipatu Informazio Batzordeetako egiazko buru izateko ondoko zinegotzi hauek eskuordetzea:
–Sustapen eta Berrikuntzaren Batzordea: Sofía Pardo Huguet.
–Ogasunaren eta Kontuen Batzordea: José Ángel Andrés Gutiérrez.
–Lurraldearen Antolamenduaren Batzordea: Daniel López Córdoba.
–Hezkuntza, Gazteria eta Kirolen Batzordea: Carlos Gimeno Gurpegui.
–Gizarte Ongizatearen eta Emakumearen Batzordea: Marisa Marqués Rodriguez.
Bigarrena.–Dekretu honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari, ukitutako zinegotziei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, nahiz eta sinatzen denetik aitzina izanen duen indarra”.
Tuteran, 2015eko uztailaren 16an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.
Iragarkiaren kodea: L1510440