145. ALDIZKARIA - 2015eko uztailaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TIRAPU

Udalkideen ordainsariak

Tirapuko Udalak, 2015eko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen:

“Azterturik, Udalbatzaren aukera ekonomikoen esparruaren barnean udal organoek zuzen funtziona dezaten udalkideendako ordainsariak eta kalte-ordainak adierazteko bideratu den espedientea.

Kontuan harturik Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluan ordainsari partzialei, organo kolegiatuen bilkura-sariei eta karguan aritzean izandako gastuetarako kalte-ordainei buruz ezarritakoa.

Kontuan harturik proposatzen den ordainsariaren zenbatekoak Estatuko 2014ko Aurrekontu Orokorrei buruzko 22/2013 Legeak laurogeita hamargarren xedapen gehigarrian ezarritako mugak errespetatzen dituela.

Bilkuran egon diren zinegotzien aho batez, honako hau erabaki da:

1. Udalbatzako kideei diru-laguntzaren zenbatekoa –osoko bilkuretara eta batzordeetara joateagatiko kalte-ordain gisa– eta karguan aritzean benetan sortu diren eta behar bezala justifikatu diren gastuen zenbatekoa esleitzea, denek zati berdinak jasoz, zenbateko horiek eta Nafarroako administrazio publikoetako langileendako ezartzen direnak berdintsuak direla.

2. Udalaren alde kobrantza horien kontura zehazten den zatia ordaintzea.

3. Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntuak ezartzen duena bete dadin, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalbatzaren iragarki oholean argitaratuko da”.

Aditzera ematen da Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluak zehazten duena bete dadin, ondorioak izan ditzan, eta orok jakin dezan.

Tirapun, 2015eko uztailaren 8an.–Alkate udalburua, Iñaki Lafuente Górriz.

Iragarkiaren kodea: L1510437