2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TABAR
2015eko aurrekontua. Hasierako onespena
Tabarko Kontzejuak, 2015eko uztailaren 3an egin bilkuran, hasiera batean onetsi ditu 2015eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Tabarren, 2015eko uztailaren 15ean.–Kontzejuko burua, Miguel Ángel Benito Martínez de Espronceda.
Iragarkiaren kodea: L1510394